MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Sábado, 20 de agosto 2022, 00:04
Sasieta Mankomunitateak, orain arte egin izan duen bezala, hilaren laugarren ostegunean egingo du Ezkio-Itsasoko traste zaharren bilketa, eta abuztuari dagokiona datorren astean izango da.
Publicidad
Hilean behin jasotzen dira traste zaharrak herrian, eta gogoratu behar da hauek ezin direla edozein ordutan atera eta hauentzako leku zehatz bat dagoela, konkretuki hauek herrian zehar kokatuta dauden zabor-guneetan utzi beharko dira, egunean bertan, arratsaldeko 21:00etatik aurrera. Abuztuko jasotze eguna datorren osteguna, hilak 25 izango da.
Sasietatik azpimarratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edukiontzien erabilpena ere ezin dela galerazi.
Atera daitezken materialak ondorengoak izango dira: altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuak, telebistak...) eta bestelako traste erabilezinak.
Gogoratzen da imprimagailuetako tonerrak birziklatzeko aukera ere badagoela herrian, honetarako bideratuta dagoen zaborrontzi bakarra Ezkio-Itsasoko udaletxean kokatuta dagoelarik. Informazio gehiagorako udelatxeko telefono zenbakia: 943 72 13 03.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.