![Ezkio: Hitz galduak berpizteko helburua du Igartubeitik Euskaraldi honetan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/18/media/cortadas/78153751-U30953717976HpC-U1807492751580c-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
![Ezkio: Hitz galduak berpizteko helburua du Igartubeitik Euskaraldi honetan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/18/media/cortadas/78153751-U30953717976HpC-U1807492751580c-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
ezkio-itsaso.
Viernes, 18 de noviembre 2022, 00:04
Gaurtik hasi eta abenduaren 2ra bitartean Euskaraldia ospatzen dela jakina da, eta honen ildoan ekitaldi berezi bat aurrera eramango dute Igartubeiti Baserri Museoan. 'Hitzez ekiteko garaia' lelopean kaleak, sareak, guneak... euskarazko hitzez beteko dira, inoiz baino errazagoa izan dadin euskaraz mintzatzea.
Igartubeiti Baserri Museoak ere Euskaraldian parte hartuko du, urtero bezala, baina aurten ekimen berri batekin. Igartubeitik nekazal inguruneko eta orain dela 500 urte baino lehenagoko bizimodua isladatzen du, bere helburua iraganeko ohiturak gaurkotasunera ekartzea da, beraz Euskaraldian baserrian eta landa ingurunean erabiltzen ziren hitz galduak berpiztuko dituzte egun hauetan.
«'Hitz galduak landatzen' ekimenerako gure sare sozialetan partekatuko ditugu hitz desberdinak, gaur egun ez direnak hainbeste erabiltzen, baina garai batean egunerokotasunean erabiltzen ziren hitzak izango dira. Egun hauetan, erabilera anitzeko gelan, bisitariek naturarekin edo baserriarekin zerikusia duten euskarazko hitz gogokoenak partekatzeko gune bat sortuko dugu», azaltzen dute museoko arduradunek.
Honetaz gain, abenduaren 3an, euskararen eguna dela eta, bisita berezi bat antolatu dute Igartubeitin, bisitan zehar hitz galdu hauek guztien ahoetan ereingo dituztelarik.
Bestalde, 'Zure estutxea egin ehun hondakinekin!' famili tailerra izango da bihar larunbata 16:30etik aurrera egingo dena. Baserrien iraunkortasuna ezagutu ondoren, Irizarren ehun-hondakinak erabiliz, sagar formako estutxe bat sortuko dute parte hartzaileek, Igartubeiti Baserriarentzat fruiturik baliotsuena.
Tailer honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da parte hartzaileen kopurua mugatua baita. Horretarako 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefono zenbakietara deitu daiteke edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi. Informazio gehiagorako www.igartubeitibaserria. eus helbidera jo.
Udazkenean museoko ordutegia aldatu da eta otsailaren 28ra arte egongo da hau abian: asteartetik ostiralera eta igandeetan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak bitartean; larunbatetan, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean.
Informazio gehiago jasotzeko www.igartubeitibaserria.eus helbidera jo daiteke edo 943 72 29 78 edo 618 00 41 31 telefono zenbakietara deitu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.