MIRYAM GALILEA
Viernes, 30 de septiembre 2022, 00:05
Ekintza berezi bat dugu igandea honetan herrian, lehenengo aldiz Ezkion, bigarren eskuko merkatua aurrera eramango delarik, goizez, herri eskolaren inguruan. Herritarrentzat bilgune eta elkartze leku berriak sortzeko helburuarekin antolatu da merkatu hau herrian, eta baita kontsumo mota arduratsuago bat sustatzeko nehien zabaldu da deialdia. Horrela, goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean eskola inguruan (eguraldi txarra eginez gero kirol kantxan) izango dugu Ezkioko lehenengo 2. eskuko merkatua, honetan hoegi bat lagun bolondresek beraien postua kokatuko dutelarik.
Publicidad
Merkatu honetan etxean erabiltzen ez diren objetu, altzari, artikulu ezberdinak, liburu, diskak, arropa, jostailu... eta abarreie bigarren bizitza bat emango zaie, sal erosketa bitartez. Helduek eta haur batzuk ere izango ditugu salmentan, azken hauek jostailuak trukatu edo saltzen izango ditugularik. Antolatzaileek jendea merkatura gerturatzeko animatu nahi du, goiz ederra izango delakoan.
Bigarren eskuko lehenengo merkatua dela medio, kalearen itxiera izango da igandean goizean ordu batzuetan. Horrela, urriaren 2an, Etxeberrialde kalean izango dugu bigarren eskuko azoka, eta egun honetan goizeko 9:30etik 14:30era kalearen zati bat itxita egongo da, konkretuki Etxeberrialde 1etatik 4ra.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.