Borrar
Ezkio

Ibilgailuak egokitutako guneetatik kanpo uzteak zigorra ekar dezake

Herri Eskola eta Topa ostatu inguruan uzten diren autoek sortzen dituzten arazoak direla-eta Ertzaintzarekin kontaktuan jarri da Udala

C.L.

Ezkio-Itsaso.

Martes, 14 de febrero 2023, 00:07

Ezkio-Itsasoko Udalari pazientzia agortu zaio. Izan ere, ohar batean jakinarazi duenez, aspalditik jakitun da Herri Eskola eta Topa ostatu inguruan ibilgailuak egokituta eta seinalizatuta dauden guneetatik kanpo uzten direla, «are eta gehiago kasuren bat baino gehiagotan ere oztopatu dela Etxeberrialde, Bazterretxe eta abarreko guneetan ibilgailuak garajetik ateratzea». Baina orain neurriak hartuko direla ohartarazi du.

Izan ere, arazoak «hartu duen tamaina kontuan hartuta», Udalak azpimarratu du «derrigortuta» dagoela herriko bizilagun eta Herri Eskola eta Topa ostatuko erabiltzaileei deia egitera «bizikidetasun arauak bete ditzaten, eta horren arabera ibilgailuak egokituta eta seinalizatuta dauden guneetan aparkatzeko».

«Dei hau egin arren aurrerantzean ikusiko balitz arazoak jarraitzen duela, Udala Ertzaintzarekin kontaktuan dago eta aginduko dio dagozkion zigort espedienteak abian jartzeko arau-hauste arduradunen auka», nabarmendu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibilgailuak egokitutako guneetatik kanpo uzteak zigorra ekar dezake