Ezkio

Igartubeiti baserri museoaz gozatzeko ekintza sorta abuztuan

C. L.

ezkio-itsaso.

Miércoles, 24 de julio 2024, 20:10

Abuztuan zehar egingo dituen jardueretan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak Igartubeiti baserri museoak. «Sagar zukua egin, bisita gidatuetan parte hartu, familian jolastu, euskal gastronomian zehar bidaiatu eta dastaketa egiteko aukera izango da», iragartzen du. Bere ordutegia asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da eta igandean 10:00etatik 14:00etara (astelehenetan itxita egongo da). Bisita gidatuetan baserrietako bizimodua, ohiturak eta sagardoaren kulturaren jatorria ezagurzeko aukera egongo da. Goizeko 11:00etan euskeraz, 12:30ean gazteleraz eta arratsaldeko 17:00etan euskeraz edo gazteleraz egin ahal izango da bisita. Honekin batera, beste horrenbeste ekintza prest ditu egun hitzartuetan.

Publicidad

Interesatuek 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elek-tronikora idatzi dezakete. «Igartubeiti ez da azaltzen, etorri eta bizi egin behar da!», diote.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad