Museoa bisitatu eta ondoren sagardotegi batean menua dastatzeko aukera eskaintzen du Igartubeitik. GALILEA
Ezkio-Itsaso

'Igartubeiti baserria eta sagardotegia' esperientzia eskaintzen du museoak

Bost orduko ekintza honetan baserri museoa ezagutu, sagardotegi batera bisita, eta menua dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Miércoles, 15 de junio 2022, 23:00

Otsailean sagardotegi denboraldia hastearekin batera, esperientzia berri bat abian jarri zuen Igartubeiti baserri museoak, azken hau bisitatzearekin batera sagardotegi batera joan eta menua dastatzeko aukera ere eskainiz. Esperientzia hau momentu honetan asteburuetan aurrera eraman daiteke, urria bitartean, aurretik izena emanez.

Publicidad

Igartubeiti Baserri Museoak, Sagardoa Route-rekin lankidetzan jarri du ekintza hau martxan. Esperientzia honek, Igartubeiti baserri dolarea bisitatu ondoren, gaur egungo sagardotegi bat bisitatzeko aukera ematen du, bertako sagardoak probatuz sagardogileak gidatuta eta menu tradizional bat dastatuz. «Dolare baserriaren egitura bisitatu ondoren, bertan bizi izan zen familiaren eskutik, garaiko bizimoduak ezagutuko ahalko dituzte bisitariek Interpretazio Zentroaren multimedia-baliabideen bidez. Ondoren, sagardo dastatze gidatua egingo da inguruko sagardotegi batean eta menu tradizional batekin bukatuko da esperientzia», azaltzen dute baserri museotik.

Sagardotegia

Guztira bost orduko ekintza bat dugu hau, eta ondorengoak eskaintzen dizkigu: Igartubeiti baserri-museora bisita gidatua; dastatze gidatua sagardotegian; eta sagardotegiko menu tradizionala, hau da, bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta parrillan, gazta irasagar eta intxaurrekin, ogia eta sagardoa (beste menuetarako egin kontsulta info@sagardoa.eus)

Menuaren prezioa ondorengoa da: 48 euro helduentzako, 35 euro gazteentzako (14-17 urte), eta 19 euro haurrentzako (4-13 urte); hiru urtetik beherakoak doan. Esperientzia honetaz gozatzeko bi sagardotegien artean aukeratu daiteke: Aburuza eta Oiharte. Bestetik, garraio zerbitzua nahi izanez gero koltsulta info@sagardoa.eus helbidean egin daiteke.

Ekintza hau hizkuntza desberdinetan aurrera eraman daiteke: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa. Elkargunea edo abiapuntua Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan kokatuko da eta urria bitartean egin daiteke, ostiraletik igandera, goizeko 11:00etan hasiz. Beste hizkuntza edo ordutegietarako kontsulta info@sagardoa.eus helbideane gin daiteke.

Publicidad

Esperientzia honetaz gozatzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Honetarako, info@sagardoa.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 33 68 11 telefono zenbakira deitu. Informazio gehiago jasotzeko ere Igartubeitiko web orrira jotzeko aukera dago: www.igartubeitibaserria.eus

Ordutegia

Urriaren 31 bitartean, Igartubeiti Baserri Museoak ondorengo ordutegia izango du: asteartetik larunbatera eta jaiegunetan, arratsaldeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean egongo da museoa zabalik.

Publicidad

Igandetan, goizez izango dugu Ezkio-Itsasoko museoa bisitatzeko aukera 10:00etatik 14:00ak arte; eta astelehenetan itxita egongo da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad