Borrar
Ezkio-Itsaso

Igartubeiti baserriko bisita-gidaturako bi txanda osatu dira biharko

C.L.

Ezkio-Itsaso.

Martes, 6 de diciembre 2022, 22:57

Bihar, 'Ezkutuko Altxorrak' programaren baitan, Igartubeiti baserrira egingo den bisita gidaturako bi txanda osatu dira azkenean, bakarra izan ordez. Lehenengoa 11:00etan izango da euskaraz eta bigarrena 12:30etan gaztelaniaz. Ekintza doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da Urola Garaiko Turismo Bulegoaren bitartez, 943722042 telefonora deituz, whatsappez 688640 534 zenbakira idatziz edo turismobulegoa@urolagaraia.com helbidera posta bidaliz.

Bisitak ordu beteko iraupena izango du eta interpretazio zentroan hasiko da, bertan, mila urtetik gorako euskal baserriaren historia birsortzen da, XVII. mendeko bizi eta ohituretan murgilduko dira bisitariak. Interpretazio zentrotik, dolare-baserria ikustera abiatuko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak 1992 urtean erosi zuen Igartubeiti, desagertu ez zedin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igartubeiti baserriko bisita-gidaturako bi txanda osatu dira biharko