![Igartubeiti baserri-museoak Patrim 4.0 proiektu europarrean parte hartuko du](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/01/08/igartubeiti-ks0B-U2101187990580v9C-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Igartubeiti baserri-museoak Patrim 4.0 proiektu europarrean parte hartuko du](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/01/08/igartubeiti-ks0B-U2101187990580v9C-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Lunes, 8 de enero 2024, 13:55
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri-museoa Patrim 4.0 proiektu europarraren parte izango da datozen hiru urteetan eta hartarako 1.364.663 euroko aurrekontua jasoko du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren 887.030,70 euroko finantza laguntza (EGEF funtsen laguntzaren %65), Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.
Igartubeiti Pirinioetako Kultur Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa Sortzailerako Sarearen bazkide da 2013tik. Sare horrek Pirinioetako bi aldeetako erakundeak biltzen ditu, Pirinioetako Kultura Ondarearen Zentroetarako elementu egituratzailea izateko asmoz, ondarean ezagutza sortzeko eta transferitzeko proposamen komunen gainean lankidetzan arituz eta ondare-produktu-lurralde trinomioa kudeatzeko eredu kolaboratibo, berritzaile eta iraunkorra bultzatuz.
Proiektuaren ardatzak dira ondarearen kudeaketa integralerako ereduak mendiko lurraldeetan (museoak eta lurraldeak, kalitatea, prestakuntza eta dibulgazioa, jakintzen hibridazioa eta herentzia kulturala), Patrim 4.0 kultura eta ondare helmuga (Patrim helmugak, pyrenoteca, artisten egoitzak, museo birtuala eta erakusketa ibiltariak) eta Patrim 4.0 berrikuntza eta iraunkortasuna (irisgarritasuna, iraunkortasuna, digitalizazioa, esperientzia turismoa eta familia turismoa).
Horrela, datozen hiru urteetan garatuko diren ekimenen artean daude artisten egoitzen deialdia, ondarea tokiko ekoizleekin eta artisau ekoizleekin lotzen duten dinamizazio tailerrak, kulturaren eta ingurumenaren iraunkortasunaren ikuspegitik, eta ondareari eta kultur nortasunari lotutako kalitate ikur bat sortzea.
Era berean, irisgarritasuna, energia eraginkortasuna eta jasangarritasuna etengabe hobetzeko lanean jarraituko da, jardunbide egokiak partekatuz eta ezagutzak trukatuz. Digitalizazioa eta publikoarekin solasaldiak izango dira beste alderdi aipagarri batzuk, batez ere familian oinarritutakoak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.