Borrar
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri-museoa. ARIZMENDI
Igartubeiti baserri-museoak txotx denboraldiarekin lotutako esperientziak proposatzen ditu apirilera arte
Ezkio-Itsaso

Igartubeiti baserri-museoak txotx denboraldiarekin lotutako esperientziak proposatzen ditu apirilera arte

Baserriko dolare ikusgarria bisitatzeaz gain, sagardoaz eta menu tradizionalaz gozatzeko aukera ematen du, apirilaren erdira arte

K.I.

Domingo, 2 de febrero 2025, 18:43

Txotx denboraldi honetarako, Igartubeiti baserri-museoak sagardoarekin lotutako hiru esperientzia proposatzen ditu, familia eta norbanakoentzat. «Apirilaren erdira arte sagardoaz, bakailaoaz eta txuletaz gozatzeaz gain, sagardoaren kultura ezagutzeko aukera izango dugu, Igartubeiti dolare baserrian bisita gidatuaz eta sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuz», aipatzen dute webgunean.

Lehenengo esperientzia bereziki familientzat gomendatzen da. Hasteko, bisita gidatua burutzen da baserrian, eta ondoren sagar zuku tailerra egiten da. «Zure sagardoa nola egin dezakezun irakatsiko dizugu. Sagarra biltzen soroan hasiko gara kizkia erabiliz eta zakutan garraiatuko dugu dolarera. Bertan gure zukua egingo dugu matxaka eta eskuzko prentsa batekin», azaltzen dute Igartubeititik. Zukua lortu ondoren, dastatzeko unea iristen da. Gainera, bisitariek etxera sagar zuku botila bat eraman ahal izango dute. Esfortzua egin eta saria lortu eta gero, aukeratutako Gipuzkoako sagardotegira pasako dira indarberritzeko. Sagardotegia ezagutuko dute bisita gidatu batean, eta menu tradizionalaz gozatuko da.

Gutxienez hamar pertsonez osatutako taldeentzat pentsatuta dago (kontsultatu museoa taldea txikiagoa bada), eta bost orduko iraupena du. Helduentzako prezioa 58 eurokoa da, eta 14 eta 17 urte bitartekoek 47 euro ordaindu beharko dute. 4 eta 13 urte bitartekoek, aldiz, 27 euro. Erreserbatzeko, 943 33 68 11 telefonoan.

Bigarren esperientzia 'Egin ezazu zure sagar zukua' izena du, eta sagardoa modu tradizionalean egiteko aukera ematen du. «Esperientzia sentsorial eta dinamiko honetan, sagarren usaina sentitu ahal izango duzu, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Kirikoketako musika-erritmoak praktikatuko dituzu», aipatzen dute baserri-museotik. Zukua lortu ondoren, dastatzeko aukera izango da. Erreserba eta informazio gehiagorako, 943 72 29 78 edota 943 72 51 07 telefonoetara deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.

Azkenik, hirugarren esperientziak Igartubeiti baserri-museoa ezagutu eta sagardotegian menu tradizionalaz gozatzea eskaintzen du. Sagardotegiko sagardoa dastatzeko aukera izango da, baina beste bietan ez ezik, honek ez du sagardoa egiteko tailerra. Bost orduko iraupena du ere, eta talde zein norbanakoentzat zuzenduta dago. Helduentzako prezioa 60 eurokoa da (53 euro hamar pertsona baino gehiagoko taldeak erreserbatzen badu), eta 14 eta 17 urte bitartekoek 45 euro ordaindu beharko dute. 4 eta 13 urte bitartekoek, aldiz, 26 euro. Erreserbatzeko, 943 33 68 11 telefonoan.

Sagardoa eta menu tradizionala, eta Igartubeiti baserri-museoak eskaintzen duen euskal kulturarekin biltzen dira esperientzia hauetan, txotx denboraldiaren baitan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igartubeiti baserri-museoak txotx denboraldiarekin lotutako esperientziak proposatzen ditu apirilera arte