Borrar
Igartubeiti baserriak jatorrizko egurrezko egitura bikaina mantentzen du.
Igartubeiti dolare-baserria, ezkutuko altxor kutuna
Ezkio-Itsaso

Igartubeiti dolare-baserria, ezkutuko altxor kutuna

Herritarrentzako bisita-gidatua egingo da abenduaren 8an, doakoa eta inguruko sagardo, sagar zuku eta gazta dastaketarekin

CRISTINA LIMIA

Ezkio-Itsaso.

Martes, 29 de noviembre 2022, 22:56

'Ezkutuko Altxorrak' programaren baitan, bisita gidatu berri bat egingo da datorren abenduaren 8an Igartubeiti baserrian. Hitzordua 12:30ean izango da eta sarrera doakoa, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da Urola Garaiko Turismo Bulegoaren bitartez, 943 72 20 42 telefonora deituz, WhatsAppez 688 640 534 zenbakira idatziz edo emailez turismobulegoa@urolagaraia.com helbidera posta bat bidaliz.

«Bisitak ordu beteko iraupena izango du eta interpretazio zentroan hasiko da, bertan, mila urtetik gorako euskal baserriaren historia birsortzen da, XVII. mendeko bizi eta ohituretan murgilduko gara bisitariekin eta baserri mota desberdinak bereiziko ditugu, ondoren, bideo baten bitartez, Igartubeitiko historia ezagutuko dugu han bizi zen familiaren pertsonaiekin, garai hartako gizarteko segmentu desberdinetan ere sakonduko dugu, nobleak, eliza, baserriko gizonak, emakumeak, haurrak...», azaltzen dute Igartubeititik.

Interpretazio zentrotik, dolare-baserria ikustera abiatuko dira. «Igartubeiti XVI. mende erdialdean eraiki zuten eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren adibide paregabea da», gogora ekar-tzen dute. «Baserria XVII. mende hasieran iritsi zen bere unerik onenera, bizimodu eta lan berriei egokitzeko zabaldu eta aldatu egin zutenetik aurrera. Jatorrizko egurrezko egitura bikain mantendu izanak eta barruan duen sagardo dolare handiak Euskal Herriko baserri interesgarrietarikoa bihurtzen dute», nabarmentzen dute.

Jatorrizko altzari eta tresnak

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1992 urtean erosi zuen Igartubeiti, desagertu ez zedin. Erabat zaharberritu eta eredu izendatu zuten. Modu honetara, baserriak XVII. mende hasieran zuen irudi historikoa berreskuratu zuen.

Abenduaren 8an egingo den bisitan, barrutik ikusteko aukera paregabea egongo da. «Antzinako baserrien egiazko bizitza birsortzen duen museo bihurtu da eta bertan, duela lau mende euskal baserria nolakoa zen jakin daiteke, zuzenean eta interferentziarik gabe, argirik ez, jatorrizko altzari eta tresnak, orduko usain gozo eta lurrina», deskribatzen dute.

Bisita, inguruko baserrietako sagardo, sagar zuku eta gazta dastaketarekin amaituko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igartubeiti dolare-baserria, ezkutuko altxor kutuna