MIRYAM GALILEA
Jueves, 4 de agosto 2022, 23:59
Oporrak amaitu eta ikasturte berriari begira, itsasoarrek udazkeneko agenda kulturala finkatu dute, datozen hilabeteetarako ekintza ugari aurreikusten direlarik.
Publicidad
Lehenengo mugimenduak orain arte martxan egon diren ikastaroetan ikusiko ditugu, hauek irailaren 15ean hasiko baitira.
Horrela, helduen estimulazio tailerra, irailaren 15etik aurrera (Alegiako elkartean) burutuko da; pilates, astean bitan izango dugu herrian; tai-chi, astelehen eta asteazkenetan antolatuko da; eta irakurle taldearen tertuliak, hurrengoa irailaren 15ean izango du ikasturteko lehen saioa Goizalde Landabaso Etchebarry-ren Krakovia liburuarekin.
Azken honen ildoan, Goierriko Irakurle taldeen Topaketaren antolaketa egingo da Itsason 2023an. Ataungo Irakurle taldeak lekukoa Itsasori pasa zion ekainean eta hurrengo urteko ekainean bertan ospatuko dugu V. Goierriko Irakurle taldeen Topaketa. Idazlea eta bere liburua aukeratzeaz gain, topaketa honek eskatzen duen antolaketarako (omenaldia, oroigarria, mokadutxoa,...) deialdia egingo dela adierazi zuen herri batzordeak.
Udazkeneko agenda honetan barne antzerki bat izango dugu herrian. Azaroaren 20an Alegiako frontoian, 'Lehendakari gaia' antzezlana ikus ahal izango da, Iker Galarza eta Zuhaitz Gurrutxaga protagonistak dituena.
Azkenik, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean Euskaraldia 2022 izango da eta aurtengoan ere bertan parte artzeko intentzioa dute itsasoarrek. «Aurreko ekitaldietan izena emandakoei parte-hartzea berresteko eskatuko zaie irailetik aurrera. Kide berriek ere izena eman ahal izango dute eta txapak ere eskatuko dira guztientzat», diote.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.