![Ikastaroak, antzerkia edo literatur saioak udazkeneko Itsasoko plangintzan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202208/17/media/cortadas/75688483--1248x902.jpg)
![Ikastaroak, antzerkia edo literatur saioak udazkeneko Itsasoko plangintzan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202208/17/media/cortadas/75688483--1248x902.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Miércoles, 17 de agosto 2022, 00:03
Itsasoko udazkeneko agenda kulturala finkatuta dago dagoeneko eta anitzak izango dira datozen hilabeteetan aurrera eramango diren ekintzak.
Irailaren 15ean hartuko dute ekitaldiek martxa, orduan, orain arte abian egon diren ikastaroak hasiko direlarik. Hau da, helduen estimulazio tailerra, irailaren 15etik aurrera (Alegiako elkartean) ospatuko da; Pilates, astean bitan izango dugu herrian; Tai-chi, astelehen eta asteazkenetan aurrera eramango da; eta irakurle taldearen tertulia, hurrengoa irailaren 15ean ere ospatuko da Goizalde Landabaso Etchebarry-ren Krakovia liburuarekin.
Azken honen ildoan, Goierriko Irakurle taldeen Topaketaren antolaketa egingo da Itsason 2023an. Ataungo Irakurle taldeak lekukoa Itsasori pasa zion ekainean eta hurrengo urteko ekainean bertan ospatuko dugu V. Goierriko Irakurle taldeen Topaketa. Idazlea eta bere liburua aukeratzeaz gain, topaketa honek eskatzen duen antolaketarako (omenaldia, oroigarria, mokadutxoa,...) deialdia egingo dela adierazi zuen herri batzordeak.
Udazkeneko agenda honetan ere antzerki bat izango dugu herrian. Azaroaren 20an Alegiako frontoian, «Lehendakari gaia» antzezlana ospatuko da, Iker Galarza eta Zuhaitz Gurrutxaga protagonistak dituena.
Azkenik, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean Euskaraldia 2022 izango da eta aurtengoan ere bertan parte artzeko intentzioa dute itsasoarrek. «Aurreko ekitaldietan izena emandakoei parte-hartzea berresteko eskatuko zaie irailetik aurrera. Kide berriek ere izena eman ahal izango dute eta txapak ere eskatuko dira guztientzat», diote.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.