MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Jueves, 25 de agosto 2022, 23:56
Irailaren erdialdean abian jarriko dira udazkeneko ekintzak, itsasoarrek egitarau dotorea osatu dutelarik. Hilaren 15ean konkretuki hasiko dira lehenengo ekintzak, orduan, orain arte abian egon diren ikastaroak hasiz. Hau da, helduen estimulazio tailerra, 15etik aurrera (Alegiako elkartean) egingo da; Pilates, astean bitan izango dugu herrian; Tai-chi, astelehen eta asteazkenetan egingo da; eta irakurle taldearen tertulia, hurrengoa irailaren 15ean ere egingo da, Goizalde Landabaso Etchebarry-ren 'Krakovia' liburuarekin.
Publicidad
Azken honen ildoan, Goierriko Irakurle taldeen Topaketaren antolaketa egingo da Itsason 2023an. Ataungo Irakurle taldeak lekukoa Itsasori pasa zion ekainean eta hurrengo urteko ekainean bertan izango dugu V. Goierriko Irakurle taldeen Topaketa. Idazlea eta bere liburua aukeratzeaz gain, topaketa honek eskatzen duen antolaketarako (omenaldia, oroigarria, mokadutxoa,...) deialdia egingo dela adierazi zuen herri batzordeak.
Udazkenerako prestatu den agenda honetan ere antzerki bat izango dugu, azaroaren 20an, Alegiako frontoian: 'Lehendakari gaia' antzezlana. Ekintzekin amaitzeko, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean Euskaraldia 2022 izango da.
Asteartean hasi ziren aurtengo San Bartolome jaiak eta egun bateko atsedena hartu ondoren, gaur berriro ere martxan jarriko dira, 21:00etan parrillada festa hasiko da eta jarraian, Alaiki taldeak girotu du herria. Larunbatean, berriz, 16:30ean Maendi Bizikleta trabesia izango dugu, eta jarraian paella lehiaketa herrikoia hasiko da. Eguna borobiltzeko, Iñigo Etxenike DJ-a etorriko da herrira. Azkenik, igandean, 11:00etan hilerrian izango da meza eta jarraian herriko produktuen azoka txikia izango da plazan. Jaiak agurtzeko, 13:00etan ondareari buruzko emanaldia aurrera eramango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.