Borrar
Datorren ikasturteko ekintzak finkatzeko inkesta. GALILEA
Ikastaroen eskaintza finkatzeko inkesta luzatu da Itsason
Ezkio-Itsaso

Ikastaroen eskaintza finkatzeko inkesta luzatu da Itsason

MIRYAM GALILEA

EZKIO-ITSASO.

Martes, 28 de junio 2022, 00:08

Ikasturtea amaitu berri da eta datorrenari begira Itsason aurrera eramaten diren ekintzen eskaintza finkatu nahi du batzordeak, honetarako inkesta bat luzatu zaielarik herritarrei. Irailetik aurrera eraman nahi dira ekintzak herrian eta horregatik, eta antolaketarekin hasteko, herritarren interesak jaso nahi ditu batzordeak, 2022-23rako eskaintza finkatzeko.

Horrela, herritarrei eskatzen dietena hurrengo da: inkesta bete eta Itsasoko udaletxeko zein Alegiako elizatariko buzoian sartzea, Udaletxera deitzea (943 477 790) edo mezu bat bidaltzea (udala@itsaso.eus) osteguna baino lehen.

Datorren ikasturterako proposamenak ondorengoak dira: helduen topaketak (ostegun arratsaldetan), keramika (astean behin), Pilates (astean behin edo bitan), Tai-chi, astelehen eta asteazkenetan 19:30etik 20:30era; tertulia literarioak (hiru hilabetez behin); joskintza, gantxilloa edota loragintza. Bestelako proposamenak egiteko lekua ere badute herritarrek. Azkenik, eta nahiz eta hauetako ekintza batzuk ordutegia izan, batzordetik adierazten da, taldeak sortzean ekintzak eta egutegiak finkatuko direla.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikastaroen eskaintza finkatzeko inkesta luzatu da Itsason