Ikasturte amaieran Pilota Goxua eta Haurren txapelketak izan genituen.
Ezkio

Ikasturte berriarekin batera martxan jarriko da berriz Ezkioko Pilota Eskola

Urrian martxan jarriko da ikasturte berria eta Pilota Eskolako partaide izateko aukera zabalik dago dagoeneko

MIRYAM GALILEA

Viernes, 2 de septiembre 2022, 00:15

Proiektu xume batetik abiatu eta taldetxo txiki batekin martxan jarri zen Ezkioko Pilota Eskola. Denborarekin geroz eta haur gehiago gerturatzen ziren kirola praktikatzera eta gaur egun familia handi bat osatzen dute, honen parte izateko aukera zabalik dagoelarik.

Publicidad

Datorren ikasturtea urrian jarriko da martxan eta maiatza bitartean pilotan arituko dira haurrak, entrenamenduetaz aparte, txapelketak, jolasak, ekintzak eta beste klubekin ere harremana izaten dutelarik. Urte osoan zehar izena emateko aukera zabail du eskolak, hortaz, parte hartu nahi dutenek jada hau egin dezakete.

Izena eman

Asko dira herriko pilota eskolan parte hartzen duten neska eta mutilak, hauek bost urtetik hamasei urtera bitartekoak direlarik.

Lehenengo taldea, talde jolasena (txikienak), ostiraletan elkartzen da, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara Ezkioko pilotalekuan; bigarrena berriz gaztetxoen pilota entrenatzeak, arratsaldeko 18:10etatik 19:10etara aurrera eramaten da.

Ikasturteak urrian hartzen du martxa eta maiatzera bitartean elkartzen dira haurrak Ezkioko pilotalekuan. Ikastaroaren prezioa 40€koa da urtean eta izena emateko ezkioko_pilota@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad