Borrar
Itsasoko Goiko Ostatua eraikina birgaitzeko azterketa teknikoa egin nahi da, dirulaguntza bat eskatu delarik. ARGAZKIAK GALILEA
Ezkio-Itsaso: Inbertsioetarako proposamen eta dirulaguntzen berri eman dute Itsason
Ezkio-Itsaso

Inbertsioetarako proposamen eta dirulaguntzen berri eman dute Itsason

Auzolan berezi bat aurrera eramango da gaur, Alegiko elkartearen ondoan dagoen lursail publikoa egokitzeko

MIRYAM GALILEA

Viernes, 29 de julio 2022, 00:02

Ekainean Ezkio-Itsason ospatutako Udal Osoko bilkuran, Itsasoko Goiko ostatua eraikina birgaitzeko azterketa teknikoa Europako Eraikin Publikoak birgaitzea bultzatzeko programan (PIREP) dirulaguntza eskaera aurkeztea onartu zen. Itsason ospatutako azken Herri Batzarrean proiektu honen berri eman zieten herritarrei.

Gaur egun Itsasoko Goiko Ostatua erabiltzen ez den eraikuntza bat da, honen egoera txarra baita, eta eraikuntza honen berrikuntzarekin lortu nahi dena gune giza-kultural berri bat da, hau Goierriko erreferente izango delakoaren helburu, proiektuan azaltzen denaren arabera.

Goiko Ostatu deritzon eraikuntza honetan bere garaian Itsasoko udaletxea kokatu zen. 1866. urtean eraiki zen eta 1958.ean berritu zuten, guztira 216m2-ko azalera duelarik. Eraikuntza hiru solairuz osaturik dago: beheko solairua, lehenengoa eta ganbara.

Azken urte hauetan eraikuntzaren analisi bat burutu da honen egoera zehatza zein den jakiteko. Lehenengo, kanpokaldeko lagin batzuk analizatu ziren, eraikuntzaren alde bat erori zelako, eta honen ondorioz, bertan konponketa eta errefortzu lanak egin behar direla ondorioztatu zen. Ikusitakoaren arabera, eraikuntzaren estruktura nahiko egoera onean dagoela jakin zen, esandako gune horretaz aparte.

Azken udal osoko bilkuran luzatu zen proposamena, egurrezko estrukturaren esku-hartzea izan zen, hau sendotuz eta aldi berean ere islatuz; eraginkortasun energitekoa bermatuko da lan hauetan guztietan.

Instalakuntzei dagokienez, airea bero aldaketekin berrituko duen sistema bat izango du honek, energia ez galduz; pellet berogailu bat kokatuko da beroa lortzeko eta plaka fotoboltaikoak kokatu, energia kontsumoa ahalik eta txikiena izateko.

Esandako guztiaz aparte, behar diren irisgarritasun eta hobekuntza guztiak ere aurrera eramango dira, eraikuntzak erabilera publiko bat izan dezan.

Landa garapena

Itsasoko azken Herri Batzarrean, landa garapeneko dirulaguntzak ere azaldu zitzaizkien herritarrei. Horrela, plazako karparen aurrekontua aurkeztu zen, honen neurria gutxi gorabehera 9 metro bider 6 metrokoa izanik, 31.000 euroko aurrekontua izango duelarik, kalefaktore eta argia barne. «Egitura metalikoa duen estalki hau ostatura doazen eskailera ondoan jarriko da, berdeguneari zati bat kenduta. Gurpilak izango ditu, behar denean errazago mugitu ahal izateko. Egitura gris iluna izango du eta gaineko toldoa grisa ere, egitura baino zerbait argiagoa. Irailean jarriko da», azaldu zuten batzarrean.

Bestetik, gazteleku bat osatzeko intentzioa dute Itsasoko batzordekoek, honek mediateka, kirol ekipamendua, mahai-jolas gunea, deskantsu gunea, espazio librea, trastegunea eta komuna izango dituelarik. Datozen hilabeteetan ekipamendu guztia jartzea da helburua, honen aurrekontua 23.000 eurokoa izanik.

Inbertsioekin jarraituz, eremu degradatuak berroneratzeko proiektua (2022-23) dugu. Herri Batzarrean azaldutakoaren arabera, errekan egurrezko oztopo batzuk ipiniko dira, eta inguruan intsektuentzat habitat moduan beste egurrezko egitura batzuk. San Lorentzoko lursailean landaketa gehiago egingo dira, eta landare inbaditzaileak kendu, eta Kizkitzan berriz bertako pagatxa hazia erein, pago landareak lortzeko.

Alegiako Elkartearen eraikinaren inguruetan ere egokitze lanak aurrera eramateko intentzioa dute batzordekoek. Horrela, irailean Udal Arkitektoak eraikinerako proiektu bat lantzen hasiko da, deialdi berrietarako prest izateko. Ondoko lursaila publikoa denez, egokitu egingo da. Gaur, uztailaren 29an, auzolan berezia antolatuko da horretarako eta, txukundu bat eman ondoren, mahaiak eta aulkiak jarriko dira aisialdirako.

Azkenik, udazkenean hilerriko gune bat egokituko da kolunbarioa jartzeko, hilerriko sarreran, ezkerraldean kokatuko delarik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inbertsioetarako proposamen eta dirulaguntzen berri eman dute Itsason