![Ezkio-Itsaso: Itsaso, Gabonetaz gozatzeko prest](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202212/23/media/cortadas/79319790--1248x904.jpg)
![Ezkio-Itsaso: Itsaso, Gabonetaz gozatzeko prest](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202212/23/media/cortadas/79319790--1248x904.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
CRISTINA LIMIA
Ezkio-Itsaso.
Jueves, 22 de diciembre 2022, 23:09
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak dagoeneko jarriak daude Ostatuko karpan, Gabonetako beste hainbat apaingarrien artean. Argiak ere jai giroa pizten dute iluntzean eliza atarian eta udal eraikineko balkoian. Ederra ageri da Itsaso Gabon bezpera honetan. Dena prest dago ospakizunetaz goza-tzeko.
Auzotarrak pasa den abenduaren 17an elkartu ziren herri-gunean apainketa lanak egiteko eta Itsasoko Batzordetik bihar, egun osoan zehar egingo den etxez etxeko errondan parte hartzeko gonbita luzatzen diete haur, gazte eta helduei. Goizeko 9:00etan emango diote hasiera eta txoko guztietatik pasako dira, «Matxinbentatik hasi eta beste puntaraino iritsiko gara», azaltzen dute gogotsu batzordeko kideek. Gaur, kantu entsegua egingo da, 19:00etan, Itsasoko Ostatuko atarian eta, bide batez, bihar burutuko den errondarako azken xehetasunak emango dira.
Bestalde, eta Itsasoko hilabeteko kultur agendaren baitan, abenduaren 30ean, 18:00etan, tertulia literarioa egingo da. Parte-hartzaileek Anjel Lertxundi idazlearen 'Desertuan behatxuloa' eleberriaren lehendabiziko kapituloa izango dute hizpide. Datorren 2023a berezia izango da talde honentzat. Goierriko Irakurle Taldeko partaidea da eta honek, urtean behin ospatzen duen ekitaldi nagusia hartzea dagokio Itsasori. Aurki, xehetasun gehiago emango dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.