![Itsaso tokiko erakunde txikia bihurtzeko prozesuan, galdetegi bat luzatu zaie herritarrei](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/02/16/80897002-ktBG--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Itsaso tokiko erakunde txikia bihurtzeko prozesuan, galdetegi bat luzatu zaie herritarrei](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/02/16/80897002-ktBG--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
C.L.
Jueves, 16 de febrero 2023, 01:00
2022ko azken hiruhilekoan, partaidetza-prozesu bat jarri da abian Itsasoko tokiko erakunde txikia edo auzo udalaren sorrera diseinatzeko helburu nagusiarekin.
Izan ere, 2020ko Espainiako Auzitegi Gorenaren sententziaren ondorioz, Itsaso eta Ezkioren arteko segregazioa baliogabetua gelditu zen, bi herriak berriz ere udalerri bakar bihurtuz. Bi udalerri zireneko funtzionamenduari jarraipen bat emateko, 2021ean bi aldeek, Ezkiok eta Itsasok, hitzarmen bat sinatu zuten, bi herrien funtzionamendurako irizpideak zehaztuz. Hitzarmenak Itsasok udal propioa zuen garaian eskaintzen zituen hainbat udal zerbitzu egun ere Itsason eskaintzen jarraitzea ahalbidetzen du. Hala ere, beharrezkoa ikusi dute Udalean beste urrats bat eman eta Itsasoko Auzo Udalaren eraketa prozedura abian jartzea, besteak beste, auzo udal izateak izaera juridiko propio bat, erakundeen aurrean ordezkaritza bat edota autonomia (baliabide gehiago eskuratzeko aukera) eskainiko baitizkio Itsasori.
Itsaso auzo udal izateko proiektuaren diseinua herritarren ahalik eta partaidetza zabalenarekin egin nahi da, horretarako Ezkioko zein Itsasoko herritarren iritziak eta ekarpenak kontuan hartuta. «Herritarren iritziaz gain guztiz beharrezkoa izango da herritarren saretze-lana eta komunitate izaeraren lanketa, besteak beste, Itsaso auzo udal denean dagozkion eskumen eta proiektuak kudeatzeko komunitate sendo eta parte hartzaile bat izatea guztiz beharrezkoa izango baita», nabarmendu dute.
Partaidetza prozesua Siadeco Ikerketa Elkartearen laguntza teknikoarekin bideratuko da eta prozesuak fase eta egiteko desberdinak ditu. Oraingoan, galdetegi bat luzatu diete herritarrei. honen bitartez herritar guztien prozesuarekiko lehentasunak, iritziak eta kezkak jasotzeko xedez, «eta herritarren gehiengora iristeko ahalegin berezia egingo da». Galdetegietan jasotzen den informazio guztia modu anonimo eta konfidentzialean tratatuko dela nabarmendu dute, inolako erabilera pertsonalizaturik egin gabe.
Galdetegia on line erantzun daiteke helbidean, baina norbaitek paperean nahiko balu, udaletxean edo liburutegian egongo da eskuragarri. Erantzuteko epea otsailaren 20ra artekoa da. Galdetegiari edo partaidetza prozesuari buruz edozein zalantza argitzeko jarri harremanetan Siadeco-rekin 943 310034 telefono zenbakian edo iosa@siadeco.eus helbide elektronikoan.
2023ko Inauteriek Ezkio-Itsason ere izango dute lekua. Hala, ostiral honetan, arratsaldeko 16:15ean merendola egingo da; 17:15ean, berriz, Hodei magoaren emanaldia eta arratsaldea ondo ixteko, 18:15ean hasita, diskofesta alaia.
Datorren ikasturteari begira, beren seme-alaben lehen eskolaratzearen gainean erabakiak hartzeko unea heldu da zenbait familiarentzat. Ezkio-Itsasoko Herri Eskolatik gogorarazten dute, aurkezpen bilera jada egin duten arren, oraindik ere ate irekiak izango ditztela otsailaren 24ra arte, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 16:00etara, gurasoak gerturatu eta bertako instalakuntzak eta proiektua ezagutzeko aukera izan dezaten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.