Borrar
Ezkio-Itsaso

Itsasoko San Bartolome festak pilota express txapelketarekin hasten dira

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Martes, 23 de agosto 2022, 00:01

Pilota express txapelketarekin martxa hartzen dute gaur 18:00etan Itsasoko San Bartolome jaiek, ondoren bost egunetako egitarau bikaina aurrera eramango delarik. Elizatarian aurrera eramango den pilota txapelketa amaitu eta gauean Herri Afaria izango da Jun da jo taldea (Maddalen Arzallus eta Arkaitz Allur) alaitua izango delarik. Bihar goizean aurrera egingo dute San Bartolomeak, 12:00etan meza nagusia hasi eta amaitzerakoan Toka lehiaketa herrikoia izango dugularik. Arratsaldean gaztetxoei zuzendutako ekintzak izango ditugu nagusi, orduan ume jolasak, txokolatada eta Amesgile ipuin kontaketa aurrera eramango direlarik. Eguna behar bezala amaitzeko, zahagi-ardoa eta Petti-ren emanaldia ditugu.

Osteguneko atsedenaldiaren ondoren, ostiralean aurrera egingo dute jaiek, mugimendua gaua aldera hasiko delarik. 21:00etan parrillada festa egongo da eta jarraian, Alaiki taldeak girotuko du herria. Larunbatean kirola bueltatuko da Itsasora eta urtero aurrera eramaten den BBT mendi bizikleta trabesia izango dugu, hau 16:30ean hasiko delarik. Egun honetan ere paella lehiaketa herrikoia hasiko da 19:30ean eta 23:00etan, Iñigo Etxenike dj-ak girotuko du gaua.

Festa hauekin amaitzeko igandean ere ekintza batzuk izango ditugu. 11:00etan hilerrian meza ospatuko da; jarraian herriko produktuen azoka txikiz izango dugu plazan eta aurtengo San Bartolomeak agurtzeko, 13:00etan herriko ondareari buruzko emanaldia hasiko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itsasoko San Bartolome festak pilota express txapelketarekin hasten dira