Gaztetxoek eserleku eta mahai erosoak, telebista eta joko anitzak aurkituko dituzte 'Gaztegunean'.
EZKIO

Itsasoko 'Gaztegunea' erabiltzeko sarbide kodea eskuragarri

Gaztetxo eta nerabeak txoko eraberritu honetara hurbiltzera animatzen dituzte Udal Batzordetik

CRISTINA LIMIA

Ezkio-Itsaso.

Jueves, 29 de diciembre 2022, 00:06

Gazte lokala izandako beheko txokoa biziberritu eta 'Gaztegunea' izendapenarekin zabaldu zen pasa den abenduaren 8an Itsason.

Publicidad

«Itxuraz eta edukiz eraberritua izan ondoren, prest dago herriko gaztetxo, zein nerabeek erabili ahal izateko, aisialdirako baliabide ugari aurkituko dituzte bertan. Gainera, Gabonetako oporraldi hau garai egokia izan daiteke lokalera hurbildu eta egonalditxo batzuk egiteko», adierazten dute Itsasoko Udal Batzordetik.

Sarbide kodea eskuragarri

Lokala erabiltzeko kode bidezko sarbide sistema jarri dute. Hau 943 47 77 90 edo 628 437 422 telefono zenbakietara deituz, udala@itsaso.eus posta elektronikora idatziz edo udalera gerturatuz lortu daiteke.

Lokala, Foru Aldundiko Landa Garapenerako sailetik jasotako dirulaguntza bat tarteko atondu du Udalak. Eraberritze lanen aurrekontua 23.000 eurokoa izan da eta Aldundiko laguntzak kopuru horren %65a ordaintzeko balio izan du. Tokia txukundu, margotu (auzolanean) eta material anitzez hornitu da, hala nola, altzariak, telebista, ping pong-eko mahaia, jolas desberdinak... Horma nagusian mural koloretsua margotu zuten ume eta helduek auzolanean joan den abenduaren 8an eta ondoren, irekiera ofiziala ospatu zuten auzotarrekin. Gaztetxo eta nerabeak txoko honetaz gozatzera gonbidatzen dituzte Itsasoko Udal Batzordetik eta, bide batez, Gabon jai zoriontsuak opa dizkiete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad