Borrar
Gaiaren garrantzia ikusita, bileretan parte hartzera deitzen dituzte herritarrak. LIMIA
Ezkio-Itsaso: Itsasoko Toki Entitate Txikiaren eraketa diseinatzeko bi herri batzarren deialdia
Ezkio-Itsaso

Itsasoko Toki Entitate Txikiaren eraketa diseinatzeko bi herri batzarren deialdia

Lehenengoa ostiral honetan ospatuko da, 18:30ean, Itsasoko ganbara aretoan eta bigarrena larunbatean, 11:30ean, udaletxean

CRISTINA LIMIA

Miércoles, 14 de diciembre 2022, 19:55

Gipuzkoako Batzar Nagusietatik helarazitako informazioaren arabera, Itsasok Toki Entitate Txiki bat eratzeko aukera izango du eta horretarako eraketa diseinatzeko partaidetza prozesu bat abian jarri nahi da.

Hau kontuan hartuta, herri batzarra egiteko beharra ikusten dute herrian gai honen inguruan dagoen informazio osoa zabaldu eta halaber, aurrerantzean zer egin adosteko. Batzar hori larunbatean, abenduak 17, goizeko 11:30ean izango da, udaletxeko batzar aretoan. Nagusiki, honako hauek dira jorratuko diren gaiak: Behin-behineko egoera honetan Udalaren funtzionamenduari buruz dagoen akordioaren luzapena, Itsasoko Toki Entitate Txikiaren eraketa diseinatzeko partaidetza prozesua, zein beste gai batzuk. «Gaien garrantzia ikusita, bilera honetan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak», adierazten dute.

Gogora ekarri behar da, Auzitegi Gorenak emandako uztailaren 16ko 1025/2020 epaiaren ondorioz, bertan behera geratu zela Itsaso udalerria independiente gisa eratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen abenduaren 27/2016 Foru Dekretua. Geroztik, Foru Aldundia aztertzen ari da Itsason Toki Entitate txiki bat eratzeko aukera (Gipuzkoan bi daude gaur egun, Itziar eta Ereñozu). Bitartean, Ezkio eta Itsasoko ordezkarien artean adostuta dago Udalaren funtzionamendua nola izango den. Halaber, azpimarratu behar da funtzionamenduari buruz adostutako akordioaren iraupena datorren 2023ko otsailaren 10ean amaitzen dela.

Gai bera, Itsasoko batzordeak ostiralerako deitu duen herri batzarrean jorratuko da. Hitzordua 18:30ean izango da, Itsasoko ganbara aretoan. Toki Entitate Txikiaren eraketa diseinatzeko partaidetza prozesuaz gain, 2022ko aurrekontua, 2023rako aurreikuspenak eta urtea amaitu arteko kultur agenda landuko dira.

Ohiko udal osoko bilkura, ostegun honetan

Honetaz gain, ostegunean 18:30ean, ohiko udal osoko bilkura ospatuko da, udaletxeko areto nagusian, honako gai zerrendarekin: Ezkio-Itsasoko bake epaile titular eta ordezkoak izendatzeko izendapenak onartzea, abenduaren 28ko 20/2021 Legeko egonkortze prozesu barne, Ezkio-Itsasoko Gizarte Langile lanpostua hornitzeko oinarri orokor eta ezpezifikoak onartzea, Ezkioko Argindegi ostatuko zerbitzuen emakida kontratuaren urte beterako bigarren luzapena onartzea eta azkenik, udalerrian argindar berriztagarria sustatzeko Ekiola kooperatiba proiektuan bazkide laguntzaile gisa parte hartzeko kontratua onartzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itsasoko Toki Entitate Txikiaren eraketa diseinatzeko bi herri batzarren deialdia