Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Martes, 7 de junio 2022, 00:11
Pilare Muxikak eta Anttoni Okarizek duela urtebete inguru Itsasoko berrogeiren bat zubiren ikerlana burutu zuten eta hau herritarrekin partekatu nahi izan zuten asteburuan, honetarako antolatutako ibilbide batean.
Larunbatean arratsaldean hamar bat lagun elkartu ziren Alegian bertatik abiatu eta herriko zenbait zubi zuzenean ezagutzeko asmoarekin. Ondare aberats eta gutxi ezagutzen diren bitxi hauengana hurbiltzea izan du helburu larunbateko ekintzak, eta baita historian zehar Itsaso barnetik eta kanporantz zeharkatzen lagundu duten elementuak izanda, gordetzen duten jakintza ezagutaraztea ere.
Horrela, esan bezala, Alegitik abiatu eta lehenik Madurako Orue, Uribar pareko Errotatxo, Egizabalgo liña-putzua, Epelde, Errazti... bisitatu zituzten. Ondoren, Itsasora bidean Beitiko zubiaren ezaugarriak ezaugutu eta azkenik, Altzigarragatik Matximentara joango ziren. Akaiztegiko errebueltakoa eta Gaztinarizabalekoa ikusi zituztelarik. «Oso ondo joan ziztaigun ibilbidea. Hasieran ospatu edo ez, zalantza izan genuen eguraldiagatik, baina aurrera egitea erabaki eta zortez justo Matxinbentara iristerakoan hasi zen euri zaparrada; bitartean primeran ibili ginen, erreka zuloetara jeitsiaz. Jendeari miresgarria iruditzen zaio azpitik nolakoak diren ikustea eta garaiaren arabera, nola aldatzen den eraikitzeko modua, gure bide historikoa gogorarazi...», azaltzen dute antolatzaileek.
Itsasoko berrogei zubien ikerlan honek, ezaugarri teknikoak eta kudeaketa zein mantentze bilakaeraren nondik norakoak jasotzeaz gain, inguruko osagarri etnografikoak, eraikitzaile adituak, testigantza ugari eta artxibo historikoetako agirien lekukotzak ere biltzen ditu. Informazio hau guztia herriko web orrian dago eskuragarri, www.itsaso.eus
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.