Borrar
Jabetze eskolak udazkeneko tailer eta ikastaroen egitaraua argitaratu berri du.
Jabetze Eskolak sei tailer eta ikastaro berri proposatzen ditu udazkenerako
Ezkio-Itsaso

Jabetze Eskolak sei tailer eta ikastaro berri proposatzen ditu udazkenerako

Eskualdeko 16 urtetik gorako emakume guztiek parte hartu dezakete bailarako tailer eta ikastaro hauetan

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Jueves, 15 de septiembre 2022, 23:09

Urtero bezala, Urola Garaiko Berdintasun Arlotik antolatzen den eskualdeko Jabe-tze Eskolaren udazkeneko tailer eta ekintzen programazioa aurkeztu berri dute, hauek laster martxan jarriko direlarik.

Horrela, urte guztian zehar mantentzen diren talde finkoez gain, udazken honetan, hurrengo tailerrak eskainiko dituzte: Batukada Feminista, Xilografia Tailerra, Emakumeak mugimenduan, Elikadura Kontzientea, «Empoderamiento sí, pero ... ¿Cómo usamos nuestro poder?» delakoa eta Antzerki feminista

Batukada feminista tailerrean, musikara gerturatu eta ondo pasatzeaz gain, beste emakume batzuekin bateratalde-lanean aritzeko, sormena landu eta autoestima igotzeko aukjera luzatzen da. Tailerra asteazkenetan izango da 18:00etatik 20:00etara, irailak 28, urriak 19; azaroak 2, 16 eta 30; eta abenduak 21 .

Xilografian tailerrean berriz, sentitzen dugun hori bideratzeko xilografia landuko da. Ez da marrazten jakin behar, bidaia egiteko irrika baino ez da beharrezkoa. Tailerra asteazkenetan ospatuko da, 18:00etatik 20:00ak arte urriak 5, 19 eta 26; azaroak 2, 9, 16, 23 eta 30; eta abenduak 14 .

Gure dantza eta mugimendu propioak atera ditzagun, «Emakumeak Mugimenduan taielrra dugu. Bertan, beste emakume batzuekin, bakoitzak nahi duen bezala eta epairik gabe dantza egiteko, elkar ezagutu eta zaintzeko espazio bat eskaintzen da. Ez dago dantzan jakin beharrik eta emakume guztiak izango dira ongi etorriak. Oihane Vicenteren esku, ostiraletan goizeko 9:30etatik 11:00etara elkartuko dira interesatuak urriak 7, 14, 21 eta 28; azaroak 4, 11, 18 eta 25; abenduak 2 eta 16.

Elikadura konszientea tailerrean, erabateko kontzientziarekin jatearen artea erakutsiko da, hau da, testuretan, usainetan eta zaporeetan arreta jartzea, bai eta elikagaiek gure gorputzean, gure egoera espiritualean eta emozionalean duten eraginean ere. Modu kontzientean elika-tzeak eragin ekologikoaz eta jaten ditugun animalien tratamenduaz jabetzea eskatzen duela diote entolatzaileek. Tailerra urriaren 8an eta 22an izango da,goizeko 10:30etik 18:30era, bazkari kontzientea itsu-itsuan barne.

«Empoderamiento sí, pero ... ¿Cómo usamos nuestro poder?» delako tailerra ere badugu. Honek, feminismoen eta taldeak erraztearen ibilbideak batzen ditu, botereak gizartean eta pertsonengan nola funtzionatzen duen ulertzeko eta eraiki nahi ditugun lankidetzazko harreman zuzen eta inklusiboetan boterea modu koherente eta kontzientean erabiltzen has gaitezen. Topaketak ostegunetan izango dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara urriak 6 eta 20; azaroak 3 eta 17; abenduak 1 eta 15; urtarrillak 12 eta 26, Leticia Urretabizkaiaren esku.

Azkenik, antzerki feminista dugu. Antzerki-jolasetik abiatuta eta umore feministaren ikuspegitik, taldeko kide izatearen sentsazioa sentitu nahi duten emakumeei zuzendua dago tailer hau.Erosotasun eremutik irteteko asmo osasuntsuarekin, gure ikusteko, entzuteko, senti-tzeko eta pentsatzeko gaitasuna eraldatuz eta ezarritakotik haratago, gure begirada morea an-tzerkiaren arte boteretsuaren bidez berrikusiz. Antzerki taldea asteartetan elkartuko da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara urriak 4, 11, 18 eta 25; azaroak 8, 15, 22 eta 29; abenduak 12.

Tailer hauek guztiak Urola Garaiko 16 urtetik gorako emakumeei zuzendutakoak dira, beraz denak animatu nahi dutezte Jabetze Eskolatik horietan parte hartzea. Izen emateak irekita daude dagoeneko hurrengo bideetatik: 943 25 23 89 zenbakira deituz edo jabekuntzaeskola@gmail. com helbidera diatziz. Informazio gehiago webgunea aurkitu daiteke: www.urolagaraikoemakumeenetxea.eus

Jabetze eskola

Urola Garaiko Jabetze Eskola 2012tik dago martxan eskualdean. Jabetzea ikasketa eta kontzientzia prozesu bat da, munduko emakumeok jasaten dugun bazterkeria eta gutxiespen egoeraz jabetu eta gizarte egituren aurka egiteko tresnak eskainiz.

Beraz, Jabetze Eskola ez da ohiko prestakuntza leku bat, hori baino gehiago da; mugimendu feministak errealitatea izendatzeko asmatutako ezagutzak zabaltzen ditu modu partekatuan. Espazio hau, emakumeon partaidetza eta jabetzea sendotzeko eta gizarte justuago, anitzago eta osoago bat lortzeko dago pentsatuta. «Gure arma, gure jakituria izango da, hau da, sortzea, gehiago ezagutzea, barre egitea, produzitzea, dantza egitea, gozatzea eta eraldatzea!», diote Jabetze eskolatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jabetze Eskolak sei tailer eta ikastaro berri proposatzen ditu udazkenerako