C.L.
ezkio-itsaso.
Sábado, 6 de mayo 2023, 21:47
Jaiek pil-pilean aurrera jarraitzen dute gaur Ezkion. Ekintzak goiz hasiko dira, umeen kross herrikoiarekin. 10:30ean abiatuko dira hauek eta ordubete geroago, 11:30ean, helduen txanda izango da Izazpiko igoerarekin. Eguerdi partean, 13:00etatik aurrera, trikipoteoa egongo da trikitilariek alaituta. Arratsaldean herri kirolen txanda izango da, erakustaldi bikaina baitago antolatuta: Daniel eta Iker Vicente; Joxe Ugarteburu eta Mikel Larrañaga; eta Nerea Arruti eta Unai Etxeberria (Osinalde). Ondoren, barrikotea, eguna ondo bukatzeko, Modestoren musikaz alaituta. Bihar izango da jaien azken eguna eta trikitilariak arituko dira giroa alaitzen. Goizeko 11:00etan meza nagusia izango da eta ondoren trikitilariak bazkal ordurarte. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, punttu txapelketa hirugarren adinekoentzat eta ondoren txokolatea banatuko da bertaratutako guztientzat.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.