Borrar
Ezkio-Itsaso

'Jakintzen hibridazioa' tailer esperimentalen zikloa antolatu du Igartubeitik datozen asteetarako

Lehenego saioa hilaren 29an izango da, Kotoi marka jasangarriaren sortzaileen eskutik

C.L.

Ezkio-Itsaso

Jueves, 19 de enero 2023, 23:00

Igartubeiti Baserri Museoak, 'Barne Begiradak' proiektuaren barne, Ezkio eta Gabiriko udalerrietan hainbat eragilerekin elkarlanean, 'Jakintzen hibridazioa' tailer esperimentalen zikloa antolatu du. Aukera berriak sortuz, landa eremua hainbat diziplinatatik birpentsatzeko eta jakintza tradizionalekin lotzeko. Moda jasangarria, zeramika, dantza-artea, gastronomia eta elikadura burujabetzaren disziplinak landuko dira tailer esperimental hauetan.

Lehenengo hilaren 29an izango da, igandearekin: 'Jakintza ehunduz'. Kotoi marka jasangarriaren sortzaileen eskutik, museoko interpretazio zentroan duten aldi baterako erakusketa, moda, materialen birziklapena eta XVI. mendeko bizitzeko moduak biltzen dituena, ezagutzeko aukera ematen da. «Bertan ikusgai dagoen osagarri bat berreskuratzeko aukera izango duzu, Bixak izena duena, tradizioa eta gaur egungo ekintza jasangarriak bateratzen dituen joskuntza tailer esperimental honetan», diote museotik.

Tailerra goizeko 10:00etan hasiko da, Igartubeitin bertan, eta parte hartzeko beharrezkoa da josten eta josteko makina erabiltzen jakitea.

'Zeramikaren bitxikeriak' eta 'Land (artea) familian' izango dira otsailean egingo diren saioak

Hurrengo tailerra, 'Zeramikaren bitxikeriak' izenburupean, otsailean eskainiko da, kasu honetan 8 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendua. Izan ere, Ezkioko Gaztegunean izango da, bi saiotan. Lehenengoan zeramika erabiliz eskultura baten sorkuntzan lan egingo dute parte-hartzaileek. Bigarrenean lanaren emaitza jaso eta Isla Pitxiak osagarrien proiektua ezagutuko dute. Otsailak 8 eta 22an izango dira tailerrak, 17:00etan, POTT keramikako, Jonek eta Maitek eta ISLA pitxiak-eko Haizpeak eskainia.

Hirugarren tailerra 'Land (artea) familian' izango da, otsailaren 11n, 16:30ean hasita, Igartubeitiko interpretazio zentroan. «Inguratzen gaituen naturaz gozatu familian barnera begiratuz eta gure esentzia adieraziz. Dantza eta artea erabiliko ditugu naturarekin konektatu eta landa eremua modu desberdin eta berezi batean ikusi eta sentitzeko», diote baserri museotik. 6-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua, Oihane Vicentek eta Oier Fernandezek eskainiko dute.

Tailer hauetan izena emateko, online edo telefonoz (943 72 29 78) egin daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Jakintzen hibridazioa' tailer esperimentalen zikloa antolatu du Igartubeitik datozen asteetarako