MIRYAM GALILEA
Jueves, 23 de junio 2022, 00:03
San Juan gaua ospatzen da gaur, urteko gaurik luzeena, udako solztizioarekin bat eginez, eta bi urteko geldiunea izan ondoren, berriro ere ohitura honi heldu eta jai bereziak antolatu dituzte ezkio-itsasoarrek elkarrekin ospatzeko asmoz.
Publicidad
Tradizioari helduz, lagun eta senide artean urtero gogoz egiten den jaia ospatuko dute berriro ere ezkiotarrek. Arratsaldeko 20:30ean herriko plazan elkartuko dira eta afaria egingo dute bertan, beti bezala, bakoitzak berea eramango duelarik.
Ondoren, gaueko 22:00etan sua piztuko da eta honetan gertakizun eta pentsamendu txar guztiak banan banan sutara botatzeko aukera izango dute herritarrek. Jarraian, txokolatea banatuko da bertaratutakoen artean, gorputzak epelduz eta jai giroarekin jarraituz.
Itsasoarrek ere jadunaldi berezi bat antolatu dute egun honetarako. Arratsaldeko 21:00etan elkartuko dira gaur Itsasoko plazan guztiak elkarrekin afari batez gozatzeko (aurretik izena eman dute), eta jarraian suaren festa hasiko da.
Gaueko 22:00etan kanpaiak joko dituzte, sua pizteko deia zabalduko da hauekin, eta ondoren, ordu erdi beranduago sua piztuko da plazan, Sorgin Dantzarekin San Joan bezperako festa alaituz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.