J. M.
Itsaso

Jon Maiak 'Kantu bat gara' emanaldia eskainiko du larunbatean

Gorka Hermosa eta Pello Ramirezekin batera Baserriko Uzta ekimenaren baitan izango da Urteaga Urkulegi etxaldean

J. A.

Jueves, 20 de junio 2024, 13:05

Ez da makala ekainaren 22rako Baserriko Uzta ekimenak proposatu duena 2024ko ediziorako. Ingurune natural ederraz gozatu -Aizkorri, Txindoki eta Goierriko herri, muino zein belazeen panoramika-, bisita gidatu baten bitartez Urteaga Urkulegi etxaldeko produkzio ekologikoa lehen eskutik ezagutu eta, borobiltzeko, jakia eta bi musika emanaldi: lehenik Jon Maiak 'Kantu bat gara' emanaldia eskainiko du Gorka Hermosa eta Pello Ramirezekin eta, ostean, Agharasen Bidean musika taldearen txanda izango da. «Baratza ikusi, musika entzun, natura usaindu, esperientzia ukitu eta bertako jakiak dastatzeko eguna izango da», laburtu dute antolatzaileek.

Publicidad

Egitaraua:

  • 10:30 Ongi etorria.

  • 11:00 Etxaldearen bisita.

  • 12:00 Hamaiketakoa.

  • 12:30 Kantu bat gara kontzertua Jon Maia, Gorka Hermosa eta Pello Ramirezekin.

  • 14:00 Bazkari agroekologikoa.

  • Bazkalostean: Agharasen Bidean musika taldearen emanaldia.

Gertutasuna zutabe duen egitarauari bisita gidatuak emango dio hasiera 10:30ean, etxaldea eta bertako ekoizpena zuzenean ezagutzeko. Hamaiketakoaren ondoren, 12:30ean helduko du Maia buru duen hirukotearen emanaldia, areto eta plazetako ohiko eszenatokietatik aparte, landa giroko formatu xume eta intimoan.

Eguna ez da hor amaituko, noski. Lehenik bertako produktu ekologikoekin osatutako lagunarteko bazkaria egongo da eta, kafe ostean berriro ere musika izango da protagonista.

Baserriko Uzta ekimena 2017an abiatu zen EHKolektiboaren eta Paperezko Kontzertuak ekimenaren elkarlanetik eta, ordutik, landa eremuko oholtza berezitik euskal musikaren eszenako punta-puntako artistak igaro dira, besteak beste Anari, Mikel Urdangarin, Petti, Mice, Uger, Ruper Ordorika eta Xendarineko Ahizpak.

Uztailean, Usurbilen

Itsason eskainiko duen emanaldia ez da agendan duen bakarra, datorren uztailaren 12an Usurbilen izango baita 'Kantu berri bat gara' disko-album eta emankizun berezia aurkezten. Dema plazan izango da gaueko 22:00etatik aurrera eta udalak aurreratu duenez sarrera doakoa izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad