Secciones
Servicios
Destacamos
A. Urbieta
Donostia
Domingo, 17 de marzo 2024, 19:29
Urtero moduan, giro ederrean ospatu dute Barrikote Eguna Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan larunbat honetan. Eguraldi ederrarekin, lagun ugari gerturatu da aurten ere sagar kulturaren festa honetara, sagardogintzako lan guztiak amaitzean ospatu ohi dena. Aurtengo edizioa, gainera, berezia izan dute Igartubeitin, 20.enera iritsi baitira.
Arratsalde osoan izan da egitekorik Igartubeitin, iluntzera arte eta txikienak izan dira, bereziki gozatu dutenak. Izan ere, egitarauari hasiera emanez tailerrak izan dira beraientzat. Hala, umeekin boloak egin ostean, bolotan eta tokan jolasten ibili dira sagardotegietan egin izan den bezala. Horren ostean, kirikoketa eta txalaparta emanaldiak izan dituzte baserrian bertan eta, nola ez, txotxa ireki dute Zeraingo Oiharte sagardotegiko sagardoarekin. Eguna behar den moduan bukatzeko trikitixa eta afari merienda izan dituzte parte-hartzaileek Ezkioko Ostatuan eskaintako jakiekin.
Tailerrak, bisitak, erakusketak... ekintza ugari antolatu ohi dituzte urte osoan zehar Igartubeitian, baina badira batzuk mimo bereziz prestatzen direnak eta horietako bat da Barrikote eguna. Aipatu moduan, sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da festa hau, prozesu luze baten, ziklo baten emaitza da, Baserri Museoko arduradunek azaltzen duten moduan.
Antzina, lan guztiak amaitzen zirenean, upel bat muztioz betetzen zuten. Bi aste geroago bizilagunen arteko festa bat antolatzen zuten barrikotea dastatzeko. Baserri Museoan, sagardoa dastatu aurretik lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, sagar uzta bildu, dolarean zanpatu eta muztioa kupeletan irakin. Hori guztia ospatzeko xedez askotariko eskaintza gastrokulturala antolatu ohi dute Igartubeitin.
Barrikote eguna amaituta, beren eskaintza ekitaldi gehiagorekin osatzen jarraitzen dute Igartubeitian. Hala, datorren martxoaren 29an, Ostiral Santuan, 'piko-piko' jokua erabiliz familian Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera proposatzen dute modu dibertigarri eta dinamiko batean. Bi bisita gidatu izango dira, 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da online, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan edo 943 72 29 78 telefonoan. 4 euroko prezioa izango du, eta 12 urtetik beherakoak doan sartuko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.