Borrar
Meza, erromeria, toka eta festa giroa izango dugu gaurko egunean Kizkitzan. GALILEA
Ezkio-Itsaso: Kizkitzako eguna ospatzen dute gaur itsasoarrek, erromeria eta bazkariarekin
Ezkio-Itsaso

Kizkitzako eguna ospatzen dute gaur itsasoarrek, erromeria eta bazkariarekin

Baltzolak eta Andonegik giroa alaituko dute egun osoan zehar, eta jardunaldia isteko, afaria ospatuko da herrian

MIRYAM GALILEA

Jueves, 8 de septiembre 2022, 00:13

Itsasoko San Bartolome jaiak izan genituen abuztuaren bukaeran herrian eta hauen egitarauaren barruan gehienetan, herriko festei luzapena emanez, ospatu izan dute itsasoarrek Kizkitzako Amaren Eguna. Irailaren 8an, gaur, aurrera eramaten da festa eta giro bikaina izaten da baseliza inguruetan bai Ezkio-Itsaso eta baita inguruko herrietako bizilagun ugari gerturatzen direlarik.

Festa bikaina izaten da Kizkitza Egunekoa eta aurtengoan ere egitarau dotorea aurkeztu dute itsasoarrek gaurko egunerako. Eguerdiko 12:00etan meza nagusia aurrera eramango da. Ohitura denez eta eguraldiak laguntzen badu (horrela espero da), baselizako atzekaldean dagoen zelaian aurrera eramango da hau; euria eginez gero baselizan ospatuko da.

Meza amaitu eta erromeriari hasiera emango diote Baltzolak eta Andonegik, bazkaltzeko ordura arte. Arratsaldeko 14:00ak inguru hasiko da bazkari garaia, familiak, lagun taldeak... bertan elkartuz. Edariak eta pintxoak eskuragarri egoten dira Kizkitzan egun honetan, Itsasoko ostatuak prestatuta, hauen artean salda ere falta ez delarik,

Toka eta erromeria

Bazkaltzen amaitu eta arratsaldeko 16:00ak aldera erromeria hasiko da berriro ere hau, arra-tsalde osoan zehar giroa alaitzen izango dugularik. Ondoren, arratsaldeko 17:30ean, toka lehiaketa herrikoian parte hartzeko aukera zabalduko da. Eguna bikain amaitzeko afari bat ospatzen dute itsasoarrek herrian orain dela urte batzuk eta gaur ere bertan elkartuko dira.

Horrela, arratsaldeko 20:30etan hasiko da Kizkitzatik jeitsiera Itsasoko plazara eta ordu bete beranduago afariari hasiera emango diote. Afaria Baltzola eta Andonegi trikitilariekin izango da eta norberak bere afaria eramateko aukera izango du. Hala ere, Itsasoko ostatuan odolki, patata eta arrautza-nahaskia eta oilaskoa saltsan afaltzeko aukera eskaini izan da nahi izan dutenentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kizkitzako eguna ospatzen dute gaur itsasoarrek, erromeria eta bazkariarekin