MIRYAM GALILEA
Jueves, 8 de septiembre 2022, 00:13
Itsasoko San Bartolome jaiak izan genituen abuztuaren bukaeran herrian eta hauen egitarauaren barruan gehienetan, herriko festei luzapena emanez, ospatu izan dute itsasoarrek Kizkitzako Amaren Eguna. Irailaren 8an, gaur, aurrera eramaten da festa eta giro bikaina izaten da baseliza inguruetan bai Ezkio-Itsaso eta baita inguruko herrietako bizilagun ugari gerturatzen direlarik.
Publicidad
Festa bikaina izaten da Kizkitza Egunekoa eta aurtengoan ere egitarau dotorea aurkeztu dute itsasoarrek gaurko egunerako. Eguerdiko 12:00etan meza nagusia aurrera eramango da. Ohitura denez eta eguraldiak laguntzen badu (horrela espero da), baselizako atzekaldean dagoen zelaian aurrera eramango da hau; euria eginez gero baselizan ospatuko da.
Meza amaitu eta erromeriari hasiera emango diote Baltzolak eta Andonegik, bazkaltzeko ordura arte. Arratsaldeko 14:00ak inguru hasiko da bazkari garaia, familiak, lagun taldeak... bertan elkartuz. Edariak eta pintxoak eskuragarri egoten dira Kizkitzan egun honetan, Itsasoko ostatuak prestatuta, hauen artean salda ere falta ez delarik,
Bazkaltzen amaitu eta arratsaldeko 16:00ak aldera erromeria hasiko da berriro ere hau, arra-tsalde osoan zehar giroa alaitzen izango dugularik. Ondoren, arratsaldeko 17:30ean, toka lehiaketa herrikoian parte hartzeko aukera zabalduko da. Eguna bikain amaitzeko afari bat ospatzen dute itsasoarrek herrian orain dela urte batzuk eta gaur ere bertan elkartuko dira.
Horrela, arratsaldeko 20:30etan hasiko da Kizkitzatik jeitsiera Itsasoko plazara eta ordu bete beranduago afariari hasiera emango diote. Afaria Baltzola eta Andonegi trikitilariekin izango da eta norberak bere afaria eramateko aukera izango du. Hala ere, Itsasoko ostatuan odolki, patata eta arrautza-nahaskia eta oilaskoa saltsan afaltzeko aukera eskaini izan da nahi izan dutenentzat.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.