Ezkio

'Komunikazioa familian' doako hitzaldia gaur arratsaldean

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Martes, 28 de noviembre 2023, 20:58

'Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen' hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean (18:00, udaletxeko batzar aretoan) Leyre Cano adituak, Gipuzkoako Foru Aldundik antolaturiko Treba Gurasoak hitzaldi-zikloaren baitan.

Publicidad

Hitzaldi hauen helburua gurasotasun positiboa sustatzea da, «gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko». Hala, gaurkoarekin ondorengo helburuak lortu nahi ditu Canok: komunikazio enpatikoa eta asertibitatea zer diren eta zertarako balio duten ulertzea; haurrek entzun dezaten, nola hitz egiten ikasi eta haurrek hitz egin edo sentitzen dutena partekatu dezaten entzuteko moduaren kalitatea areago-tzea; hitzezkoa ez den komunikazioaren kontzientzia hartu; emozioak eta beharrak identifikatzeko trebatu; konexioa sortu eta irabazle-irabazle irtenbideak eraikitzen ikastea; norberaren boteretik zentratuta hitz egiten ikastea, bestearen gainetik jarri gabe eta kokildu gabe etab.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad