Ezkio
Kultura, euskara, gazteria eta kirola ataleko dinamizatzaile lanposturako deialdiaEzkio
Kultura, euskara, gazteria eta kirola ataleko dinamizatzaile lanposturako deialdiaEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Martes, 28 de noviembre 2023, 20:58
Kultura, euskara, gazteria eta kirola ataletako dinamizatzaile lanposturako deialdia egin du Udalak. Kontratuaren iraupena 12 hilabetekoa izango da, %100eko lanaldia, zatituta. Zerekinak honako hauek izango dira: aipatu ataletako dinamizatzaile eta koordinazio lanak egitea. Kontratazio hau 'Administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programa' finantzatzeko lagun-tzen deialdiaren babesean egiten du Udalak. Izena Zumarragako Lanbideko bulegoan eman behar da.
Publicidad
Bete-beharreko baldintzak honako hauek dira: Lanbiden langabezian egotea eskatzaile gisa eta 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea; administrazioko goi-mailako lanbide-prestakuntza; EGA titulua edo baliokidea; EAEn bizitzea; praktikaldiko lan-kontratu bat hitzartu ahal izateko baldintzak betetzea; B-1 motako gida baimena; eta Lanbideko 2021eko abenduaren 13ko ebazpeneko gainerako baldintzak betetzea.
Hautagai bakoitzarekin elkarrizketa egingo da eta kontuan izango dira, besteak beste, eskainitako lanpostura hobeto egokitzea eta garatu beharreko gaiarekin zerikusia duten ikasketa espezifikoak izatea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.