![Kultura garaikideko eta landa-eremuko aditua 'Ber(topaketak)' jardunaldietan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/03/21/81944287-kiBE--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Kultura garaikideko eta landa-eremuko aditua 'Ber(topaketak)' jardunaldietan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/03/21/81944287-kiBE--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
C.L.
Martes, 21 de marzo 2023, 01:00
'Ber(topaketak). Artea, lurraldea eta landa-eremuak' jardunaldiak egingo dira martxoaren 28an eta 29an Igartubeiti Baserri Museoan, gai horietako zenbait aditurekin. Barne Begiradak proiektuaren baitan egingo dira jardunaldiak eta artearen eta landa-eremuaren arloko Estatuko eskarmentudun adituek parte hartuko dute. Hala, landa-testuinguruko arte-jardunbide kolaboratiboen inguruan jardungo dute. Ideiak trukatzetik eta hainbat proiektu ezagutzetik abiatuta, imajinarioak aztertuko dira, hala nola entzuteari arreta jartzen dioten prozesuak eta lurralde ezberdinen kultura-herentzian dagoen jakinduria, gaur egun landa-eremutik harago doazenak eta aitortutako balio gisa posizionatzen direnak. Hainbat mintzaldi, mahai-ingurua eta tailer bat prestatu dira topaketak osatzeko.
Martxoaren 28an, asteartearekin, hasiko dira jardunaldiak Igartubeiti Baserri Museoan, 10:00etan. Kanpoko Bulegoa kolektiboko Marc Badalek egingo du lehenengo hitzaldia 'Kultura-ekoizpena landa-eremu garaikidean' izenburupean. Jarraian, David G. Ferreiroren 'El cubo verde' proiektua aurkeztuko da.
Campo Adentro proiektuaren sortzaile Fernando García Dory artista eta agroekologoak, berriz, «arteari, nekazaritzei eta landa-inguruneari» buruz jardungo du. Eva Caballeroren txanda izango da ondoren; Creando por Soria ekimenaren sustatzailea eta zuzendaria da Eva, eta 'Artea eta kultura lurraldean' izenburuko hitzaldia eskainiko du.
Koldobika Jauregik itxiko du lehen egun horretako egitaraua, bazkalaurretik. Ur Mara Museoko zuzendaria da Koldobika, eta 'Sormenaren Kabia' proiektuan kolaboratzen du.
Asteazkenerako, martxoak 29rako, mahai-inguru bat eta tailer esperimental bat iragartzen dira. 'Landa-ingurunearen etorkizuna, begirada aldaketa bat?' izango da mahai-inguruaren gaia, eta Benito Burgosek dinamizatuko du; Kultura eta Kirol Ministerioko kultura-kudeatzailea eta museoen kontserbatzailea da bera. Mahai-inguruan honako hauek elkartuko dira: Maria Jose Telleria Kultura diputatua; Luis Martinez Campo Cerezales Antonino y Cinia Fundazioko soinu eta entzute arloko arduraduna; Mutur Beltz proiektuko sortzaileetako bat den Laurita Siles, eta Gari Aranbarri; berriki amaitu du Aranbarrik Barne Begiradak proiektuaren barruko Ars Natura egoitza artistikoa Zerainen.
Amaitzeko, tailer esperimental bat egingo da La Ortiga Colectiva elkarteko Angel Astorquiren eskutik, 'Landa-eremuetan bizi izaten. Errealistentzako utopiak' izenburupean. Gehienez 20 lagunek parte hartu ahal izango du tailerrean, eta izena emateko igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi beharko da, 618004131 zenbakira whatsapp mezu bat bidali edo 943 72 29 78 telefono-zenbakira deitu.
Online egin daitezke topaketarako izen-emateak. Igartubeiti Baserri Museoaren webgunean dago informazio gehiago.
Barne Begiradak egitasmoari buruz. Sorkuntza Garaikidea landa-eremutik Igartubeiti Baserri Museoaren lan-ildo bat da Barne Begiradak, 2013an abiarazi zena, eta ondarearen eta artearen arloetan mugitzen dena. Gizarte-berrikuntzaren eta arte-jardunbide garaikideen bitartez, landa-ingurunean bizi izateko moduak arakatzea planteatzen du. 2013az geroztik, lan-ildo hau garatuz joan da Igartubeiti Baserri Museoa, haren urteko kultura-programazioan ildo artistiko bat, egoitza artistikoak eta sorkuntza garaikidea txertatuta, besteak beste. Igartubeitik bere ibilbideak jarraitutasuna eman nahi dio lan-arlo horri.
2023an, beste bultzada bat eman nahi dio egitasmoari, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, hiri-eremuetatik kanpoko kultura-eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen finantzazioari esker (Next Generation Funtsen bitartez).
Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak kultura-proiektu hau jarri du martxan otsailerako eta martxorako; Gipuzkoako landa-ingurunean ari da garatzen egitasmoa, Gabirian, Zerainen eta Ezkio-Itsason, hain zuzen ere, hainbat formatutan: aipatu 'Ars Natura' egoitza artistikoa Gari Aranbarrirekin, 'Jakintzen hibridazioa' tailer esperimentala eta 'Ber(topaketak). Artea, lurraldea eta landa-eremuak' topaketak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.