Borrar
Anduaga etxeko beheko solairuan kokatuta dago KzGunea. GALILEA
Ezkio-Itsaso: KZguneako tutorearen bisita irailaren 15ean
Ezkio-Itsaso

KZguneako tutorearen bisita irailaren 15ean

GALILEA

Miércoles, 17 de agosto 2022, 23:56

Anduaga etxeko beheko solairuan, liburutegian konkretuki kokatuta daude KZguneako bi ordenagailuak, hauek liburutegiko ordutegian erabilgarri egoten direlarik. Hala ere noizbehinka KZguneako tutorearen bisita jasotzen dugu herrian, zalantzak argitu edo ikastaroren bat aurrera eramateko, eta hurrengoa irailaren 15ean, osteguna, izango da. Arratsaldeko 16:00etatik 17:45ak bitartean, egongo da dinamizatzailea herriko KZgunean, bertaratzeko aldez aurretik hitzordua eskatu beharko delarik www.kzgunea.eus/cita-previa helbidean edota 945 062 555 telefono zenbakira deituz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00ak bitartean. Bestela ere, liburutegiko ordutegian erabili daitezke ordenagailuak, astelehen, asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak bitartean.

Zerbitzuak

KZguneak eskaintzen dituen zerbituak ondorengoak dira: informazio orokorra, izapideak (BakQ, Metaposta), aurrez aurreko tutoretzak eta nabigazioa.

Informazio gehiagorako www.kzgunea.eus

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco KZguneako tutorearen bisita irailaren 15ean