MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Miércoles, 28 de septiembre 2022, 00:11
Asko dira urtean zehar itsasoarrek antolatzen dituzten ekintzak: ikastaroak, tailerrak, emanaldiak, ibilaldiak... eta azkena datorren urriaren 12an burutuko da, honekin hiru urteren ondoren elkarrekin egun pasak berreskuratzen dituztelarik. Oraingo honetan Cantabria izango dute jomuga, bertan plan desberdinetan gozatuz.
Publicidad
Urriaren 12an, asteazkena, egingo da bisita, egun honetan goizeko 8:15ean Alegiako beheko taberna zenaren parean autobusa hartuko dutelarik. Bide erdia egin eta goizeko 10:15ean inguru Aneron egingo dute hamaiketakoa, hau antolakuntzaren esku jasoko dutelarik.
Eguerdi partean Santillana del Marrera iritsiko dira eta bertan herriko ondare artistiko-historiko ederra bisitatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, edo bestela 6 kilometrotara dagoen Estatuko Villapresente laberintorik handienera joan eta irteera topatzeko aukera ere egongo da. Ondoren, 14:15ean bazkaria egingo dute guztiek elkarrekin Santillana del Marren eta bazkaldu ondoren, arratsaldeko 16:00etan irteera egingo dute etxeruntz. Bidean geldiunea egingo dute Castro Urdialesen herria ezagutzeko eta atsedenalditxo baterako; eta 20:30ean izango da itzulera Alegiara.
Itsasoarrek udazken honetarako prestatu dituzten ekintzek martxa hartu berri dute. Hasteko, orain arte abian egon diren ikastaroak ditugu, hau da, helduen estimulazio tailerra (Alegiako elkartean egiten dena); Pilates, astean bitan; edota Tai-chi, astelehen eta asteazkenetan antolatzen dutena.
Bestalde, aurtengoan Goierriko Irakurle taldeen Topaketaren antolaketa egingo da Itsason 2023an. Ataungo Irakurle taldeak lekukoa Itsasori pasa zion ekainean eta hurrengo urteko ekainean bertan ospatuko dugu V. Goierriko Irakurle taldeen Topaketa. Idazlea eta bere liburua aukeratzeaz gain, topaketa honek eskatzen duen antolaketarako (omenaldia, oroigarria, mokadutxoa,...) deialdia egingo dela adierazi zuen herriko batzordeak.
Publicidad
Bestetik, udazkenerako prestatu den agenda honetan ere antzerki bat izango dugu herrian. Azaroaren 20an Alegiako frontoian bertan, 'Lehendakari gaia' antzezlana izango da ospatuko dena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.