Borrar
Udako bisita bakarra izango da larunbatekoa. GALILEA
'Landareen sekretuak' bisita larunbata honetan Igartubeiti baserri museoan

'Landareen sekretuak' bisita larunbata honetan Igartubeiti baserri museoan

GALILEA

ezkio-itsaso.

Jueves, 23 de junio 2022, 00:10

Asteburu honetan bisita berezi bat antolatu da Igartubeiti baserri museoan eta honetan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dago dagoeneko.

'Landareen sekretuak' bisita tematikoa izango da larunbatean arratsaldeko 17:00etatik 18:00ak bitartean egingo dena; bisita hau udan zehar gauzatuko den bakarra izango da.

Bisita honetan, Igartubeiti inguruko landare jangarrien propietateak eta erabilerak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek, eta amaieran, Igartubeitiko hainbat landareekin egindako pintxoak dastatzeko aukera egongo da ere. Honetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, honetarako 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefono zenbakietara deitu daiteke edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.

Esperientzia

Udan sartu berri gara eta datozen uztaila eta abuztuan zehar esperientzia berri batean parte hartzeko aukera eskaintzen du museoak ere, ostiralero, goizeko 11:30etik aurrera. 'Egin ezazu zure sagar zukua', sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarritutako ekintza dugu. Esperientzia sentsorial eta dinamiko honetan, sagarren usaina sentitu ahal izango dute parte hartzaileek, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Kirikoketako musika-erritmoak praktikatuz.

Sagarra prentsatu ondoren, bere zukua dastatzeko aukera ere egondo da. Beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Landareen sekretuak' bisita larunbata honetan Igartubeiti baserri museoan