GALILEA
ezkio-itsaso.
Jueves, 23 de junio 2022, 00:10
Asteburu honetan bisita berezi bat antolatu da Igartubeiti baserri museoan eta honetan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dago dagoeneko.
Publicidad
'Landareen sekretuak' bisita tematikoa izango da larunbatean arratsaldeko 17:00etatik 18:00ak bitartean egingo dena; bisita hau udan zehar gauzatuko den bakarra izango da.
Bisita honetan, Igartubeiti inguruko landare jangarrien propietateak eta erabilerak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek, eta amaieran, Igartubeitiko hainbat landareekin egindako pintxoak dastatzeko aukera egongo da ere. Honetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, honetarako 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefono zenbakietara deitu daiteke edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.
Udan sartu berri gara eta datozen uztaila eta abuztuan zehar esperientzia berri batean parte hartzeko aukera eskaintzen du museoak ere, ostiralero, goizeko 11:30etik aurrera. 'Egin ezazu zure sagar zukua', sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarritutako ekintza dugu. Esperientzia sentsorial eta dinamiko honetan, sagarren usaina sentitu ahal izango dute parte hartzaileek, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Kirikoketako musika-erritmoak praktikatuz.
Sagarra prentsatu ondoren, bere zukua dastatzeko aukera ere egondo da. Beharrezkoa da aurretik izena ematea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.