Borrar

Ezkio

Larunbat honetan egingo dute Itsason aurtengo udaberriko auzolana

Izen ematea Itsasoko udaletxean egin beharko da ostiralerako; lanak amaitu ostean afaria izango da Ostatuan

C.L.

Ezkio-Itsaso.

Lunes, 17 de abril 2023, 21:06

Aurtengo udaberriko auzolana larunbat honetan egingo dute Itsason. Taldeka egiteko aurreikusitako lanak hauexek dira: su egurra egin (Kizkitzako pago adarra eta Patalain inguruan); egurra ebaki, pitzatuta jarri eta barrura sartu; Itsusturri desbrozatu eta bildu, eta txabola pintatu; Madurako kanal ertza moztu eta bildu; presa inguruan erreka, eta bide berde ertzak garbitu; plaza ertzeko baratzan egurrarekin pareta egin eta lurrarekin bete; lurra Itsasogoenako bidegurutzen ere bota; lorategiak atondu; Itsasogoenako bide ertzean hortensiak eta larrosak sartu; seinalitikak birpasatu, falta, puskatu edo erori direnak osatu; Kamiñoetxeberri eta Ezkioko mugako zubia bitarterako seinaleak egin (tailerra); gaztelekuan ate azpiko zirrikiturako 'zepilua' eta deshumidifikadorearentzat temporizadorea jarri; atea eta leihoak barnizatu, kanpoko bankua, Uribarko zubia...; eta igeltseritza lanak: Goiko plazako paretako pitzadura bete, etab.

Afaria Ostatuan

Ohi bezala, hitzordua 14:30ean izango da Itsason. Lan egin ostean, 19:00etan, partaide guztiak Itsasoko ostatuan egingo den afarira gonbidatuak egongo dira.

Parte hartu nahi duenak Itsasoko udaletxean eman beharko du izena; 943477790 telefonora deituta edoudala@itsaso.eus helbide elektronikora mezua bidaliz. Izan ere, aurrekoetan bezala asegurua egiteko, eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak behar dituzte apirilaren 21erako, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal diren.

Arduradunek materiala prestatua izango dute, baina partaide bakoitzak bere eskularruak eramatea eskatzen da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larunbat honetan egingo dute Itsason aurtengo udaberriko auzolana