Borrar

Ezkio

Lau eguneko egitarau bete-betea prestatu dute Ezkioko jaietarako

Maiatzaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dira eta musika, kirola, jolasak eta herri bazkaria izango dituzte, besteak beste

C.L.

Martes, 18 de abril 2023, 21:40

Bi asteren faltan, Ezkion dagoeneko prest dute maiatzaren 5etik 8ra bitartean ospatuko diren jaien egitarau osoa, eta ohi bezala, aukera zabala eskainiko die festetaz gozatu nahi duten guztiei.

Maiatzaren 5ean, ostiralarekin, ekingo zaie jaiei 19:00etan jaurtiko den txupinazoarekin. Jai egitarauak, dena dela, beste bi hitzordu izango ditu aurretik: 17:00etatik aurrera jokatuko diren haur eta helduen pilota partiduak eta ondorengo txokolatada.

Txupinazoaren ostean, berriz, sagardo dastaketa izango da trikitilariek girotuta eta lehenengo egunari amaiera emateko, mus txapelketa frontoiko lokalean. Gaueko hamarretan hasiko da lehia eta parte hartu nahi dutenek 21:30ean eman beharko dute izena, bikoteko 20 euro ordainduta. Bikote irabazleak bildutako diruaren %40, trofeoa eta txapela izango ditu; bigarrenak %20 eta trofeoa; hirugarrenak %10 eta 2 txanpain botila; eta herriko lehen bikoteak, berriz, trofeoa eta 2 txuleta.

Larunbata herri bazkariaren eguna izango da. Bertsolari eta trikitilariek girotuta, eta bingoarekin osatuta, 14:30ean emango zaio hasiera. Tiketak udaletxean izango dira eskuragai maiatzaren 2a arte: 28 eurotan helduentzat eta 10 eurotan umeentzat. Bi menu izango dira: helduentzat eta umeentzat, baina baita zeliakoentzako menu berezia ere.

Bazkal aurretik, 13:00etan hasita, toka txapelketa izango da, eta arratsalde eta gau partean, berriz, egitarau betea: 17:00etatik 19:00etara haur jolasak; 20:30ean Joselu Anaiakekin dantzaldia 21:30 arte; 22:15ean su artifizialak eta ondoren berriro ere Joselu Anaiaken musikarekin gozatzeko aukera.

Igandeko egitaraua goiz hasiko da umeen kross herrikoiarekin. 10:30ean abiatuko dira hauek eta ordubete geroago, 11:30ean, helduen txanda izango da Izazpiko igoerarekin. Eguerdi partean, 13:00etatik aurrera, trikipoteoa egongo da trikitilariek alaituta.

Arratsaldean herri kirolen txanda izango da, erakustaldi bikaina baitago antolatuta: Daniel eta Iker Vicente; Joxe Ugarteburu eta Mikel Larrañaga; eta Nerea Arruti eta Unai Etxeberria (Osinalde). Ondoren, barrikotea, eguna ondo bukatzeko, Modestoren musikaz alaituta.

Astelehena izango da jaien azken eguna eta trikitilariak arituko dira giroa alaitzen. Goizeko 11:00etan meza nagusia izango da eta ondoren trikitilariak bazkal ordurarte. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, punttu txapelketa hirugarren adinekoentzat eta ondoren txokolatea banatuko da bertaratutako guztientzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lau eguneko egitarau bete-betea prestatu dute Ezkioko jaietarako