Ezkio
Lau eguneko festa egitarau zabalari ekingo diote gaur EzkionSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Lau eguneko festa egitarau zabalari ekingo diote gaur EzkionC.L.
Jueves, 4 de mayo 2023, 22:05
Egitarau zabala prestatu dute Ezkion gaur hasiko diren festetarako. Arratsaldeko zazpietan emango zaia hasiera ohiko txupinazoarekin. Aurretik, dena dela, haur eta helduen pilota partiduak izango dira, 17:00etan hasita, eta ondoren txokolatada.
Txupinazoaren ostean, berriz, sagardo dastaketa izango da trikitilariek girotuta eta egunari amaiera emateko, mus txapelketa frontoiko lokalean. Hamarretan hasiko da lehia eta parte hartu nahi dutenek 21:30ean eman beharko dute izena, bikoteko 20 euro ordainduta. Bikote irabazleak bildutako diruaren %40, trofeoa eta txapela izango ditu; bigarrenak %20 eta trofeoa; hirugarrenak %10 eta 2 txanpain botila; eta herriko lehen bikoteak, berriz, trofeoa eta 2 txuleta.
Bihar herri bazkariaren eguna izango da. Bertsolari eta trikitilariek girotuta, eta bingoarekin osatuta, 14:30ean emango zaio hasiera. Bazkal aurretik, 13:00etan hasita, toka txapelketa izango da, eta arratsalde eta gau partean, berriz, egitarau betea: 17:00etatik 19:00etara haur jolasak; 20:30ean Joselu Anaiakekin dantzaldia 21:30 arte; 22:15ean su artifizialak eta ondoren berriro ere Joselu Anaiaken musikarekin goza tzeko aukera.
Igandeko egitaraua goiz hasiko da umeen kross herrikoiarekin. 10:30ean abiatuko dira hauek eta ordubete geroago, 11:30ean, helduen txanda izango da Izazpiko igoerarekin. Eguerdi partean, 13:00etatik aurrera, trikipoteoa egongo da trikitilariek alaituta.
Arratsaldean herri kirolen txanda izango da, erakustaldi bikaina baitago antolatuta: Daniel eta Iker Vicente; Joxe Ugarteburu eta Mikel Larrañaga; eta Nerea Arruti eta Unai Etxeberria (Osinalde). Ondoren, barrikotea, eguna ondo bukatzeko, Modestoren musikaz alaituta.
Astelehena izango da jaien azken eguna eta trikitilariak arituko dira giroa alaitzen. Goizeko 11:00etan meza nagusia izango da eta ondoren trikitilariak bazkal ordurarte. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, punttu txapelketa hirugarren adinekoentzat eta ondoren txokolatea banatuko da bertaratutako guztientzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.