Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ingurunearekin dugun harremana aztertzeko balioko du tailerrak.
'Lurra, gorputzak, adostasuna' tailerra antolatu du Igartubeitik martxoaren 8arekin bat eginez
Ezkio-Itsaso

'Lurra, gorputzak, adostasuna' tailerra antolatu du Igartubeitik martxoaren 8arekin bat eginez

Hilaren 12an burutuko da, Maria Alonso del Valen gidaritzapean, «lurrarekin, beste izakiekin eta geure gorputzarekin nola erlazionatzen garen» ikertzeko

C.L.

Jueves, 2 de marzo 2023, 01:00

Igartubeiti Baserri Museoak martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Egunarekin bat egin nahi izan du, 'Barne Begiradak' proiektuaren barne 'Lurra, gorputzak, adostasuna' tailerra eskainiz. Tailerra hilaren 12an burutuko da Ezkio-Itsasoko baserrian, goizeko hamaiketatik aurrera.

«Gure erritmo, behar, nahi eta bulkadak aintzat hartzeko denbora-espazio bat proposatzen dugu. Zaintzak iraultza bihurtzeko», diote Igartubeititik tailerraren nondik norakoak azaltzerakoan. Hala, proposamen fisikoetatik abiatuta, «eusten gaituen lurrarekin, beste izakiekin eta geure gorputzarekin nola erlazionatzen garen» ikertuko dute parte hartzaileek.

«Emakumeen gorputzen aurkako indarkeriak eta lurraldeen esplotazioa menderatze-sistema beraren parte dira, kapitalismo patriarkala –azpimarratzen dute antolatzaileek–. Badakigu gure gorputza ez dagoela isolatuta eta naturaren parte garela. Gure ingurunearekin dugun harremana geure buruarekin dugun harremanaren isla da». Hori dela-eta, geure buruarekin, gure gorputzekin, besteekin eta gure ingurunearekin dugun «harremana samurtzeko eta leuntzeko» gonbidapena litzateke martxoaren 12ko tailerra.

«Talde bideratzailea, antzerkian aditua, artista multidiziplinarra» den Maria Alonso del Valek gidatuko du tailerra eta parte hartu nahi duenak webgunearen bidez eman behar du izena.

Tailer hau, aipatu moduan, 'Barne Begiradak proiektuaren baitan eskainiko du Igartubeiti Baserri Museoa. Gizarte berrikuntzaren eta praktika artistiko garaikideen bidez landa ingurunean bizitzeko moduak ikertzea planteatzen duen lan ildoa da Barne Begiradak'. 2013tik, baserri museoak bide hori garatu du, besteak beste, urteko kultur programazioan ildo artistiko bat txertatuz, egoitza artistikoak sortuz eta sorkuntza garaikidea landuz. 2023an bultzada berri bat lortu du, Next Generation funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiri eremuetatik kanpoko kultura-eskaintza handitu eta dibertsifikatzeko laguntzei esker.

Programa honen barruan, hilabete honetan 'Ber (topaketak). Artea, lurraldea eta landatartasunak' topaketa ere iritsiko da, Ezkioko baserri-museora. Esperientzia aitortua duten arte- eta landa-eremuko hainbat pertsonak hartuko dute parte, landa-inguruneetako lankidetza-praktika artistikoak jorratzeko, hain zuzen.

Ordutegi berria

Martxoa hastearekin batera, ordutegi berria estreinatu du Igartubeiti baserri-museoak urrira bitartean luzatuko dena. Hala, asteartetik larunbatera goizez 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara zabalduko ditu ateak eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Lurra, gorputzak, adostasuna' tailerra antolatu du Igartubeitik martxoaren 8arekin bat eginez