CRISTINA LIMIA
Ezkio-Itsaso
Lunes, 28 de noviembre 2022, 23:02
Denok izan gaitezke 'lurraren zaindariak', hiru oinarri haintzat hartuta: Murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena.
Publicidad
Hirurak gure egunerokotasunean barneratzen baditugu, hondakin kopuruak eta kutsadurak behera egingo dute. Gai honi ekimen alai eta koloretsu batekin heldu diote egunotan Urola Garaian. Eskualdeko udalek, Uggasarekin batera, 'Lurraren zaindariak' photocall-a eraman dute aurrera, 'Hondakinen Preben-tzioaren Europako Astearen' bueltan. «Gutako bakoitzak hondakin gehiago edo gutxiago sortzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko ditugun ohiturei buruz hausnar-tzea izan da ekintzaren helburua», azaltzen dute. Horretarako, Txaloka antzerki taldeko hiru aktore izan dira photocall-ean, herritarrekin hartu-eman dibertigarria sortuz. Zuzeneko telebista-saio batean egongo balira bezala, lehiaketa eta sari banaketa egin dituzte. Hondakinen hierarkian murgildu eta hiru txartel luzatu dizkiete herritarrei aukeran: Murrizketa, Berrerabilpena eta Birziklapena. Bakoitzak, jolas-lehiaketa batean parte har-tzeko aukera ematen zien. Irabazleak 'Lurraren zaindari' izendatuak izan dira eta ekimenaren txartela eta poltsa berrerabilgarria jaso dute. Larunbat arratsaldean Topa ostatura heldu ziren 'Lurraren zaindariak'. Bertan, ekimenari pintxo pote goxoa gehitu zioten, parrillan egindako haragi eta oilasko mokaduekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.