Borrar
Urgente Retenciones en la N-I en Villabona y en la AP-8 en Getaria por sendos accidentes múltiples
Photocall-a izango da larunbata arratsaldean Topa osatutaren ondoan.
Lurraren zaindarien Photocall-a larunbatean izango dugu herrian
Ezkio-Itsaso

Lurraren zaindarien Photocall-a larunbatean izango dugu herrian

Arratsaldeko 18:30etik 20:00ak bitartean herriko Topa ostatuan izango da Photocall-a gerturatu nahi diren guztientzat

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Lunes, 21 de noviembre 2022, 23:24

Hondakinak prebenitzeko Europako astearekin bat egin dute Urola Garaia Eskualdeko lau udalek eta Uggasak. Horrela, aste honetan ospatzen da eta bertan Photocall bat antolatu dute izenburu honekin: 'Lurraren zaindariak'.

Kale ekintza da, eszenatoki karakterizatu batean oinarrituta. 'Lur zaindarien' enbaxadore diren hiru ikerle izango ditugu gurekin. «Gure artean ibiliko dira hondakinen inguruan azalpen txikiekin, eszenatokira hurbiltzera animatuz, janzteko hainbat gauza eskainiz era baita iritzia ematekoa rbela txiki bat izanik», azaltzen dute Uggasatik.

Modu dibertigarri batean, zuzeneko telebista saio batean murgilduko dituzte ikerleak. Honakinen hierarkiaren inguruko hiru txartel izango dira bertan aukerateko: Murrizketa, Berrerabilpena eta Birziklapena. Txartela bakoitzak, jolas-lehiaketa batean parte hartzeko aukera emango du.

Jolasak

Murrizta jolasean, egoera bat aurkeztuko zaie parte hartzaileei, eta hondakinak murrizteko aukerak bilatu beharko dituzte; Berrerabilpena jolasean berriz, objetu baten hiru erabilpen ezberdinak eman beharko dituzte denbora tarte batean; eta azkenekoan, Birziklapenean, koloretako txartelak dagokien tokian jarri beharko dituzte denbora tarte batean.

Jolas bakoitzaren ondoren, «ikerleek erabakiko dute Lurraren Zaindariak izendatzen gaituzten Karneta emanez eta berrerabiltzeko poltsa batekin sarituz», diote garapen agentziatik. Karnetan praktika on bat eta norberaren datuak jarrita Bertatik Bertara produktuez osatutako saski baten zozketan parte hartzeko auekra egongo da.

Bailarako lau herrietan egongo dira topaketak eta Ezkio-Itsasori dagokionez, larunbata honetan Topa ostatuan elkartuko dira, eta aldi berean pintxo potea izango da parrila eta guzti! «Zatoz ongi pasatzera, atera argazkia eta irabazi zure Lurraren Zaindari karneta eta poltsa» diote.

Ekitaldia, esan bezala, azaroaren 26an aurrera eramango da Ezkio-Itsason, larunbata, arratsaldeko 18:30etik 20:00ak bitartean. Jarduera hau Txaloka Antzerki Taldeak dinamizatuko du.

Urola Garaian

Gure bailarako beste herrietan ere Photocall-a kokatuko da. Legapin aurreko ostiralean izan genuen martxan eta larunbata honetan Ezkio-Itsason bezala, Urretxu-Zumarragan ere izango da. Kasu honetan goizeko 12:00etatik 14:30ak arte Areizaga-Kalebarren enparantzan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lurraren zaindarien Photocall-a larunbatean izango dugu herrian