Borrar

Ezkio

'Luze edo Motz' obra bihar arratsaldean Ezkioko udaletxeko ganbaran

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aktoreek eskainiko dute zazpietatik aurrera

C.L.

EZKIO-ITSASO.

Jueves, 27 de abril 2023, 21:34

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aktoreek 'Luze edo Motz' bakarrizketa saioak ekarriko dituzte bihar arrasaldean (19:00) Ezkioko udaletxeko ganbarara. 'Bakean dagoena bakean utzi' lanaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko du bikote honek umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Ordubete inguruko saioa izango da.

Famili tailerra bihar

Hauxe ez da bihar Ezkion eskainiko den plan bakarra. Izan ere, 16:30etik aurrera familiari eskainitako beste tailer bat izango da Igartubeiti baserri museoan, 'Eguzkia eta euria, Erromako zubia' izenburupean. «Ba al dakizu ze esanahi izan dituen ortzadarrak? Ezagutu fenomeno meteorologiko honen bitxikeriak eta familian, eskulan baten bidez, egin ezazue zuen ortziren adarra, askatasun eta berdintasun sinboloa», hala xe aurkezten dute tailerra antolatzaileek. 3 euroko prezioa izango du haur bakoitzeko (2 euro familia txartela dutenentzat).

Mahaien zozketa

Maiatzaren 28an egingo diren udal eta foru hauteskundeetarako mahaikideak hautatzeko zozketa publikoa asteartean, maiatzaren 2an, egingo da, 13:30ean, Ezkio-Itsasoko udaletxean.

Impuesto sobre vehículos

El plazo para abonar el impuesto sobre vehículos de tracción mecánica irá del 1 de mayo al 30 de junio.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Luze edo Motz' obra bihar arratsaldean Ezkioko udaletxeko ganbaran