Borrar
Herri Afaria gaur ospatuko da 21:00etan pilotalekuan. GALILEA
Ezkio-Itsaso: Madalenetako Herri Afarian ia 160 lagunek parte hartuko dute
Ezkio-Itsaso

Madalenetako Herri Afarian ia 160 lagunek parte hartuko dute

Eguerdiko 12:00etan martxa hartuko dute gaur Alegiko festek, meza nagusia eta Izazpe abesbatzarekin

MIRYAM GALILEA

Viernes, 22 de julio 2022, 00:05

Madalena eguna ospatzen da gaur eta bi urtez pandemiaren eraginez jaiak ezin ospatu ondoren, aurtengoan bi egunetako egitarauarekin datoz itsasoarrak.

Eguerdiko 12:00etako meza nagusiak zabalduko du egitaraua gaur, Izazpe abesbatzak lagunduta egingo delarik eta jarraian, hamaiketako herrikoia egongo da pilotalekuan bertaratzen diren guztientzat.

21:00etan berriro elkartuko dira herritarrak auzoan, oraingo honetan Herri Afaria ospatuko dutelarik pilotalekuan. Afari honetarako 141 helduek eta 17 gaztek eman dute izena, guztira 158 lagun elkartuko direlarik bertan.

Ondoren, Joselu Anaiak taldearen dantzaldia ez da faltako, hauek Alegiko Madalenetako egitaraua urtero finko egoten direlarik.

Larunbatean

Bihar arratsaldean berriro ere martxa hartuko dute jaiek, 18:30ean haurrei zuzendutako ikuskizuna hasiko delarik, 'Txarko' pailazoaren eskutik.

Hau amaitu eta 20:30ean Ardo Dastaketa hasiko da, musikaz alaitua, eta honekin aurtengo Madalena jaiei agur esango diete Itsasoarrek. Gozatu festak!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Madalenetako Herri Afarian ia 160 lagunek parte hartuko dute