MIRYAM GALILEA
Viernes, 22 de julio 2022, 00:05
Madalena eguna ospatzen da gaur eta bi urtez pandemiaren eraginez jaiak ezin ospatu ondoren, aurtengoan bi egunetako egitarauarekin datoz itsasoarrak.
Publicidad
Eguerdiko 12:00etako meza nagusiak zabalduko du egitaraua gaur, Izazpe abesbatzak lagunduta egingo delarik eta jarraian, hamaiketako herrikoia egongo da pilotalekuan bertaratzen diren guztientzat.
21:00etan berriro elkartuko dira herritarrak auzoan, oraingo honetan Herri Afaria ospatuko dutelarik pilotalekuan. Afari honetarako 141 helduek eta 17 gaztek eman dute izena, guztira 158 lagun elkartuko direlarik bertan.
Ondoren, Joselu Anaiak taldearen dantzaldia ez da faltako, hauek Alegiko Madalenetako egitaraua urtero finko egoten direlarik.
Bihar arratsaldean berriro ere martxa hartuko dute jaiek, 18:30ean haurrei zuzendutako ikuskizuna hasiko delarik, 'Txarko' pailazoaren eskutik.
Hau amaitu eta 20:30ean Ardo Dastaketa hasiko da, musikaz alaitua, eta honekin aurtengo Madalena jaiei agur esango diete Itsasoarrek. Gozatu festak!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.