Jokoetan ederki aritu ziren larunbata arratsaldean Udaletxeko ganbaran adin desberdinetako bizilagunak.
Ezkio-Itsaso

Mahai joko anitzetan, arratsalde bikaina igaroz

Adin desberdinetako herritarrak elkartu ziren larunbatean, elkarrekin jolasteko asmoa beteaz

GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Viernes, 14 de octubre 2022, 00:03

Beste behin ere mahai jokoetan elkarrekin aritzeko aukera eskaini du Udalak azken jai egun honetan Ezkion, Antzuolako Jolasenea elkarteko kide den Lizarrako JuanMa Begiristainen laguntzarekin aurrera eraman da jardunaldi hau eta adin desberdinetako herritar ugarik parte hartu izan dute bertan,

Publicidad

Bi talde desberdindu ziren asteazkenean arratsaldean Udaletxeko ganbaran: alde batetik, zortzi urte beherakoak zeuden, hauek adinari egokitutako jolas anitzetan aritzeko aukera izan zutelarik; bigarren taldean, zortzi urtetik aurrerako beste herritar guztiak kokatzen ziren, hauek ere aukera zabala izan zutelarik.

Beraz,prestatutako mahaietan eseri eta jolasten hasi ziren arratsaldeko 17:00etan, hiru orduko jolasaldiaz gozatzeko aukera izan zutelarik. Herriko txikiek ere txokolatada meriendatzeko aukera izan zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad