Borrar
Ezkio

Mahai jokoak larunbat arratsaldean udaletxeko ganbaran

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Lunes, 16 de enero 2023, 23:03

Larunbat arratsaldea elkarrekin jolasean pasatzeko aukera izango dute Ezkio-Itsasoko haur, gazte eta helduek. Izan ere, Antzuolako 'Jolasenea' elkarteko kide den Lizarrako JuanMa Begiristainen laguntzaz, mahai jokoak izango dira udaletxeko ganbaran. Pantailak nagusi diren egun hauetan, eskaintza aproposa beste aukera eta jokoak ezagutzeko.

Adin guztietako herritarrek hainbat joko izango dituzte aukeran. Honela, zortzi urtetik beherako haurrentzat Zike Zake, Pick a Pig, Troll y Dragon, Piko Piko, Oso Park edo Cucu Trash jokoak izango dira, besteak beste. Gainontzekoentzat ere hainbat joko egongo dira, hala nola, Catan, Carcassonne, Sushi Go!, Dixit, Thino Nero, F1, Ubongo, Coloretto, Adenaline edo Century.

Hitzordua larunbatean arratsaldean jarri dute, 17:00etatik 20:00etara. Gainera, 18:00etan txokolatada izango da umeentzat. Eguraldi txarra iragarrita dagoen aste honetan, goxo eta aterian egoteko aukera aproposa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mahai jokoak larunbat arratsaldean udaletxeko ganbaran