GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Miércoles, 12 de octubre 2022, 00:13
Urte batzuk badira adin guztietako herritarrak elkartu eta tarte joastagarri bat izateko aukera dutela, mahai jokoei esker. Aiton-amonak, gurasoak, gaztetxoak eta haurrak elkartzeko aukera eskaintzen du tarte honek eta oraingoan gaur elkartuko dira Udaletxeko ganbaran, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Publicidad
Zortzi urtetik beherakoei eskainitako espazio bat egongo da bertan eta honetan Ziki Zake, Pick a Pig, Troll y Drabgon, Piko Piko, Oso Park, Cucu Trash eta bestelako jolasetan aritzeko aukera izango dute etxeko txiki hauek.
Bestetik, beste adinetarako herritarrek Catan, Cascassonne, Sushi Go!, Dixit, Rhino Hero, F1, Ubongo, Coloretto, Adrenaline, Century... eta beste askotan aritzeko aukera egongo da.
Antzuolako Jolasenea elkarteko kide den Lizarrako Juanma Begiristainen laguntzaz gauzatuko da eta adin guztietako herritarrek izango dute hauetan parte hartzeko aukera.
Arratsaldeko 17:00etan hasi eta hiru orduko tartea egongo da herrian mahai joko desberdinetan aritzeko; arratsaldeko 18:00etan umeentzat txokolatada egongo da. Ekitaldia 20:00etan amaitutzat emango da.
Herritar guztiek dute udaletxeko ganbarara gerturatzeko aukera gaur arratsaldean. Animatu!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.