Ezkio
Maiatzaren 6ko herri bazkarirako txartelak udaletxean salgaiSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Maiatzaren 6ko herri bazkarirako txartelak udaletxean salgaiC.L.
ezkio-itsaso.
Martes, 25 de abril 2023, 21:45
Gero eta gutxiago falta da ezkiotarrak bere jaietan murgildu daitezen. Egitaraua dagoeneko prest dago eta haren barruan nabarmentzekoa da maiatzaren 6a egingo den herri bazkaria. Bertara azaldu nahi dutenek dagoeneko salgai dituzte tiketak udaletxean izango dira eskuragai maiatzaren 2a arte: 28 eurotan helduentzat eta 10 eurotan umeentzat. Bi menu hauez gain, zeliakoentzako menu berezia ere izango da. Bazkariari 14:30ean emango zaio hasiera. Bertsolari eta trikitilariek girotuta, bingoa ere izango da.
Ezkioko festak maiatzaren 5etik 8ra bitartean, ostiraletik astelehenera, ospatuko dira egitarau zabalarekin. Ostiralean 19:00etan jaurtiko den txupinazoarekin emango zaie hasiera. Aurretik, dena dela, haur eta helduen pilota partiduak eta txokolatada izango dira. Txupinazoaren ostean, berriz, sagardo dastaketa izango da trikitilariek girotuta eta lehenengo egunari amaiera emateko, mus txapelketa frontoiko lokalean.
Larunbatean, herri bazkariaz gain, toka txapelketa, haur jolasak; Joselu Anaiak eta su artifizialak izango dira. Igandeko egitaraua goiz hasiko da kross herrikoiarekin. Eguerdi partean, trikipoteoa egongo da eta arratsaldean herri kirolak. Ondoren, barrikotea, Modestoren musikaz alaituta.
Astelehena izango da jaien azken eguna eta trikitilariak arituko dira giroa alaitzen. 11:00etan meza nagusia izango da eta ondoren trikitilariak bazkal ordurarte. Arratsaldean, punttu txapelketa hirugarren adinekoentzat eta ondoren txokolatea banatuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.